Munduan hainbat gatazka daude gaur egun, baina bada bat bereziki ixilarazia, Mendebaldeko Saharako gatazkari dagokiona. Bertan bada herri bat , nazio bat bere askatasun grina bizirik mantentzen dituena Marokoren errepresiopean. 1976an Espainiak traizioa egin zien sahariarrei eta Marokoren esku utzi zuen Mendebaldeko Sahararen kudeaketa.
Euskal Herrian oso presente izan dugu sahariarrek eramaten zuten borroka, baita ehundaka elkartasun keinu egin ere. Horietako keinu bat datorren ekainaren 14an burutuko da Zazpe herrian. Sahariar preso politikoekin elkartasuna adierazi eta bertako egoera zein borroka ezagutzeko parada izanen da.
Honen aitzakipean gaur gurean Zazpeko bizilaguna eta ekimenaren antolatzaile dugun Garoa Gartziandia eta sahariar kazetari eta aktibista den Ahmed Ettanji izan ditugu. Ahmedek bikain adierazi digu zer nolako egoera bizi den Mendebaldeko Saharan eta zeintzuk diren egoera honen erantzuleak. Garoak aldiz elkartasun egunaz solastu eta bertaratzera gonbidatu gaitu.
Ahmed Ettanji eta Garoa Gartziandia Irati Irratian
