Qabalum dantza konpainiak “Todo este ruido” ikuskizuna taularatuko du Garden igandean

2020an Lucia Burguetek eta Diego Pazok sorturiko taldea dugu Qabalum. Talde honek dantza du oinarri euren ikuskizunetan eta esperientzia handiko dantzariak izanik kalitate handiko obrak taularatu dituzte. Horietako bat dugu “Todo Este Ruido” , zientzia fikzioaren eragina duen dantza obra bat, zeina Kultur Programaren baitan Garden disfrutatu ahal izanen dugun.  Honen aitzakipean Diego Pazorekin egotera […]

Korrontzi taldeak Agoitz jarriko du dantzan igandean

Korrontzi 2004ean bere ibilbidea hasi zuen musika tradizionala eta folka uztartuz. Ibilbide oparoa, zeina 33 herrialdeetan banatuta 1300 emankizunetik gora ematera eraman dituen. Aurten Mundua Dantzan bira burutzen dabiltza eta Kultur Programaren baitan Agoitzera helduko dira. Agoitzeko Dantza taldeak lagunduta eta beste dantza taldeekin batera emankizun berezia eskainiko dute Nafarroa Behera plazan. Emankizuna aitzaki Korrontzi […]

Udako solstizioaren bueltan Equinoccioa datorkigu Agoitzera

Nafar Gobernuak abian jarritako Kultur programaren baitan datoz Carlos Arriezu eta Jesus Carbonell Agoitzera igande honetan, Equinocciorekin. Jazz musika eta flamenkoa batzen dituen ikus-entzunezko eta zuzeneko musika batzen duen ordubeteko emanaldia litzateke, zeina bi mundu, bi kultua batzen dituen. Honen inguruan Carlos Arriezurekin solastu gara gaurkoan.            Carlos Arriezu Irati Irratian: