Palestinaren aldeko bizi-martxa izanen da larunbatean Aezkoan

Aezkoako Kirol Elkarteak eta Orbaitzeta Kirolak elkarrekin Palestinaren aldeko bizi-martxa antolatu dute larunbata honetarako Aezkoako herri guztiak palestinarrei elkartasuna adierazteko zeharkatu eta bakoitzean keinu bat eginen dutelarik. Euskal Herri mailako dinamika bati atxikitu dira eta 9:00tan hasiko dute bidea Ariben, 13;30tan Abaurrepean amaituko dutelarik. Honen inguruan Orbaitzeta Kirolak elkarteko kidea den Alex Arregi izan da […]

Irantzu Idoate, Eki Mateorena, Ezpika eta Txapardoi taldeak arituko dira Aezkoako Gazte gauan

Abaurrepean izanen den Aezkoako Egunaren baitako lehen hitzordua ohikoa den moduan Aezkoako Gazte Asanbladak antolatzen duen Gazte Gaua izanen da. Bertan poteoak emanen dio egunari hasiera eta horren ondotik Eki Mateorena eta Irantzu Idoatek girotuko duten bertso-afaria izanen da. Gaua behar bezala amaitzeko Txapardoi eta Ezpika taldeek hartuko dute taula gaina, Dj herrikoiak parrandazaleei segida […]

Emaztekiei protagonismoa emanen zaie aurtengo Aezkoako Egunean

Asteburuan Abaurrepeak hartuko du 45. Aezkoako Eguna. Eguna izanik asteburu osoa harrapatzen du eta Aezkoako Gazte Asanbladak antolatutako Gazte Gauak emanen dio hasiera. Ondoren larunbatean AKEk eta OKek antolatutako kirol ekimenak eta zenbait ekitaldiren ostean iritsiko da egun handia, igandea baita Aezkoako Egunaren egun nagusia. Aurtengo edizioan Aezkoako emaztekiei emanen diote protagonismoa eta hauen omenezko […]

Neguko ordutegia eta ekimenak bueltan datoz Aurizberriko Liburutegira

Liburu artean harrapatu dugu gure kolaboratzailea den Mari Mar Agos liburuzaina. Berak aipatu bezala aste honetan amaituko da udako ordutegia eta astelehenetik aurrera arratsaldez izanen da bertan. Ez hori bakarrik, ekintzak ere itzuliko zaizkigu Baziren Behin 8 liburutegi eta euskarazko Irakurle taldea esate baterako. Mari Mar Agos Irati Irratian:

Frankismo garaiko emakumeen errepresioa jasotzen duen “Nombres que recorren el tiempo. Mujeres asesinadas en Nafarroa 1936-1948” liburuaren aurkezpena eginen da Agoitzen

Oroimen historikoaren zikloaren baitan ostegun honetan “Nombres que recorren el tiempo. Mujeres asesinadas en Nafarroa 1936-1948” liburuaren aurkezpena eginen da Agoitzeko Kultur etxean arratsaldeko 19:00tan. 4 urteko lanaren fruitua da eta Barricadaren abesti batetik eratorri zaio titulua. ostegunean Amaia Kowasch Velasco eta Aitor Garjon Irigoien izanen ditugu aurkezpena burutzen. Azken honekin, Aitorrekin izan gara bera […]

Parte-hartzaile markak hautsita ospatu zen Nagoreko Triatloia

3 frogen artean 200 partaideen (203) langa gaindituta burutu zen larunbatean Nagoreko IV. Triatloia. Ostiraleko euriteek larunbata eder bati eman zioten bide eta arazorik gabe burutu ahal izan zituzten Super Sprint, Triatloi herrikoi eta emakumezkoena eta oliinpikoa. Aurreko astean izan genuen Ainhoa Pinto Lopez izan dugu gaur gurean triatloiaren ingurukoak azaltzen.     Ainhoa Pinto […]

Irailaren 22a bitarte izanen da Agoitzen Oroimen historikoaren zikloa

Urteak daramazkite Agoitzen udalaren ekinaldiz Oroimen historikoaren zikloak burutzen eta iraila honetan izanen da aurtengo edizioa. Hormigoizko mugak erakusketak eman zion ostiralean hasiera zikloari, aste honetan liburu baten aurkezpena eta Agoizko fusilatuei eginiko omenaldia izanen ditugularik. Horren ondotik Otsondoko bunkerretara bisita eta Iluna produkzioakeko Ezkaba antzezlanak izanen ditugu zikloa borobiltzeko. Honen inguruan solastu gara Agoitzeko […]

AEK-ak informazio bilkurekin ekingo dio ikasturte berriari

Ikasturte berria gogotsu hasi dute Pirinioetako AEK-ko lagunek, aurten 40 urte betetzen baitute helduen euskalduntzean bidelagun izaten. Hori ez ezik zonaldearen dinamizatzaile garrantzitsuak bilakatu dira eta euskarari behar bezalako hauspoa eman diote. Hala ere, gaurkoan ikastaroetan zentratu gara Esteribarretik hasi eta Erronkariraino informazio bilkurak antolatu baitituzte euren ikasleak edota interesdunak behar bezala informatzeko. Honen inguruan […]

Ene kantak egitasmoa harpidetza kanpaina jarri du martxan bere ekinaldi berriak babesteko

Gure etxeetako txikienen euskalduntzean bidelagun izandako Ene Kantak proiektuak bere proiektu berriak garatzeko eta bideragarriak egiteko harpidetza kanpaina jarri du martxan Eutsi Ene Kantak, eutsi euskarari lemapean. Ezinbestekoa bilakatu den musika, dantza eta euskara sustatzen ditu eta orain herritarren babesa behar du aurrera egiteko. Ekarpen ekonomikoen ordez zenbait eskumen eskuratuko dituzte euskaraz bizi nahi duten […]

Larrialdi zerbitzua Iratin behar den bezala ezartzeko eskaria burutzeko bilkura deitu du Aezkoako Batzarre Nagusiak

Arazo historiko bati erantzuna exijitu nahiean Aezkoako Batzarre Nagusiak bilkurarako deialdia burutu du, Iratin larrialdi zerbitzuekiko komunikazioa ezartzeko premiarekin. Urte luzeetan Irati oihana deritzon inguruan estaldura ezak larrialdiak gertatu izan direnean komunikazioa erabateko ezintasuna izan da nagusi. Saiakera txiki batzuk izan diren arren gaur egun ezin da larrialdi deirik egin inguru horretan. Hainbat erreklamazio jarri […]