Asteburuko euriak eta aste hasierako eguraldi iragarpena David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik

Asteburuak euri mardulak utzi badizkigu ere ez da aurreikusten zirenak izan David de Andres lagunak aipatu digun moduan. Hala ere zenbait herritan ordu gutxitan 50 litro inguru batu ziren Itzaltzu izanik litro gehien batu zituena 68 litro jaso baitziren. Horren ondotik aste hasierako iragarpenarekin joan gara.        David de Andres Irati irratian

Pirinioko bertso eskola kide berrien bila izen emate kanpaina abian

Bertsoa eta Pirinioa batzen dituen Pirinioko Bertso eskola izen emate kanpaina betean dugu. Iaz 5 lagunek hartzen zuten parte bertan eta horietariko 2k zonaldea utzi dute. Honezkero 3 lagun daude eta taldea osatzeko 4 izan behar. Urtero aritu dira bertso munduan aurrerapausuak ematen baton bat Nafarroako txapelketan lehiatzera iritsi izan da ere. Hori bera da […]

Agoitzeko Oroimen Historikoaren zikloa itxiko du “Contado por ellas. Antifraquistas y Republicanas” antzezlana

Iraila hasieran hasi zuten Agoitzen Oroimen Historikoaren aurtengo zikloan. Aurkezpenak, erakusketak, omenaldiak,… eduki eta gero antzezlana batekin emanen diote amaiera. “Contado por ellas. Republicanas y antifranquistas” lana izanen da Bea Insak taularatuko duena. Bere ekinaldi pertsonaletik abiatutako obra bat dugu zeinetan emakume askoren bizipenak barnebiltzen ditu Gerra Zibilaren eta horren osteko garaietan kokatua. Tartean bere […]

Gizonek genero berdintasunari ekarpena egin dezaten berriz batuko da Kontrapasa taldea

Urte zenbait daramazkite zenbait gizonek Auñamendi eskualdean batzen eta beren maskulinitatea lantzen. Horrek bide eman zion gaur egun ezagutzen dugun Kontrapasa gizon taldeari. Alvaro Embidek gidatzen du taldea eta genero berdintasunari gizonetatik ekarpena egitea du helburu. Datorren astean bilduko da berriz ere gizon orori irekia dagoen talde hau eta hori bera aprobetxatu dugu Alvaro Embidekin […]

Agoitzen komunitate energetikoa sortzeko ibilbideari ekingo diote gaur

Aurelio Leon aretoan arratsaldeko 18etan izanen dute gaur (irailak 18) energia komunitatea sortzeko lehen bilkura. Goizetik gauera sortzen ez den ekinaldia dugu energia komunitatea, energia modu garbian ekoitzi, hobeto erabili eta onurak banatzeko entitate juridikoa dugu. Abenduaren 18a bitarte 6 saio antolatu dira energia komunitatearen ertz guztiak lantzeko. Honen inguruan CEREFeko teknikaria den Aitor Perez […]

Pirinioko plana eta Pirinioko Mahaiaren egoeraren analisia Unai Irigarai Osesekin

Ikasturte berria hasi dugu eta iruditu zaigu aproposa egitea Pirinioko Planaren eta Pirinioko Mahaiaren inguruko analisia. Ikusita planak izandako gora-beherak, ikusita lurraldeko taldean izandako moldaketak, … aprobetxatu dugu guzti honen inguruan Pirinioko Mahaiko kidea den eta Auritzeko alkatea den Unai Irigarai Osesekin elekatzeko. Egoera hobeagoa beharko balu ere, garaian eragindako presioak lortu dute Nafar Gobernuarekin […]

Euskara eroso ikasi eta bizi lemapean abian da AEK-ko euskaltegietako matrikulazioa

2025-2026 ikasturtean euskara ikasteko matrikulazio kanpaina betean ditugu AEK-ko lagunak. Euskara eroso ikasi eta bizi lemapean abiatu dute matrikulazio kanpaina baita jendeari informazioa helarazteko bilkurak ere. 18 talde izanen dira osotara Pirinioetako AEK-k bere gain hartuko dituenak, maila guztietakoak gainera. Aurten A1ean hasiberriei Nafar Gobernuak %100a ordainduko die %80aren asistentzia erdiesten badute.  Informazio bilkurak eta […]

Euskal Herriko Irakurle taldeen topaketa izanen da asteburuan Orbaizetan

Aezkoako Egunetik guztiz osatu gabe Orbaizeta izanen da asteburu honetan Euskal Herriko Irakurle taldeen topaleku. Nafar Ateneoak eta Armiarma.eus webguneak Euskarabidearen laguntzarekin antolatu dituzte Kultur Olan zenbait mahai-inguru, ateraldi eta errezitaldi literatura zaleen gozamenerako. Bi egunetarako plan itzela antolatu dute, zeinetan literatura eta Irati batu eginen diren. Hau guztia landu dugu Nafar Ateneoko Ines Castiella […]