Pirinioko Mahaiak alderdi politikoei gogorarazi die Pirinioetako Planarekin aho batez hartutako konpromisoa

Gaur helarazitako prentsa oharrean Pirinioko Mahaiak Nafar Parlamentuko alderdiei gogoratu die garaian Pirinioarekiko aho batez lortutako konpromisoa eta beraien arteko negoziazio saioetan “Pirinioetarako 5 minutu” eskakizuna ez dadin trukagarria izan. Burututako bilkuran ere eskatu diote Nafarroako Gobernuari ahalik eta lasterren eratu dezan euren organigrama eta parlamentuan berezko batzordea sortzea ahal bezain pronto lanean hasteko, despopulazioaren […]

Despopulazioari aurre egiteko estrategien inguruan hitzaldia antolatu du EH Bilduk Ezkarozen

Gaur Euskal Herria Bilduko parlamentaria den Adolfo Araiz izan dugu gurean. Bihar (martxoak 18) Ezkarozen Despopulazioari aurre egiteko estrategien inguruko hitzaldia antolatu baitute. Bertan Eskoziako garapen agentzia batean aritutako SNP alderdiko kidea den Rob Gibson izanen da euren esperientzia partekatzen. Aprobetxatu dugu ere, Pirinioko ponentziaren batzordeko zuzendari dela  Pirinioetan egin den lanaren inguruan solasteko.   […]

Despopulazioari aurre egiteko lege espezifiko bat aldarrikatu du Pirinioko Mahaiak.

Astebete pasata egon gara Pirinioko Mahaiko lehendakaria den Mabel Cañadarekin. Prentsaurrekoa burutu zuten Iruñeako Geltokin Nafarroako Gobernuari besteak beste despopulazioari aurre egiteko legedi propio bat exijituz. Bertan ere azaldu zuten despopulazioaren abiadura askoz ere azkarragoa da honen kontra lanean dihardutenenak baino, batez ere burokrazia eta agertutako zenbait oztopori aurre egin izanagatik. Horrekin amaitzeko Pirinioko Mahaiak […]

Neguko ordutegia eta despopulazioaren inguruko erakusketa

Hilabete pasa da berarekin izan ginenetik. Gaur Urritzelkin harrapatu dugu eta lurrikaraz solasten hasi dugu, gertutik bizi baitute han. Gaur Mari Mar Agosek liburutegiko azken berriak ekarri dizkigu. Neguko ordutegia duela komentatu du lehen eta despopulazioaren inguruko erakusketa badela gaineratu. Marimar liburuzaina Irati irratian