Hemingwayren bisitaren mendeurrena kari ekitaldiak antolatu dituzte Aezkoako Kultur Olak eta Nafar Ateneoak

Duela gutxi ospatu zuten Ernest Hemingwayren inguruko kongresua eta gutxi da ere bere jaiotzatik 125 urte bet zirela. Ez da urteurren borobil bakarra, 100 urte bete baitira aurten Irati aldera lehendabiziko eskapada egin zuela Ernest Hemingwayek eta honen karietara ekitaldi egun bat antolatu dute Nafar Ateneoak eta Aezkoako Kultur Olak elkarlanean. Programa:11:00 Burguete hotelean- Victoriano […]

Kontrabandoak izandako garrantzia barnebiltzen duen dokumentala proiektatuko dute Auñamendi Zinemakoek Nagoren

Auritzeko Garaitzeko Asikoek hasi ziren Auñamendi Zinema proiektuarekin eta udan zehar Auritzetik atera ere egiten dute. Aurten Nagoren eginen dute proiekzio bat bertan Nafarroako Filmotekarekin batera “Contrabando y evasión en el Pirineo Navarro” dokumentala eskainiko dute, Javier Goicoak gidatu eta protagonizatzen duena. Javier berarekin izan gara proiektua beren beretik ezagutzen.       Javier Goicoa […]

12. urtez Garagardoa protagonista Agoitzen

Beste behin Agoitzeko Angiluerreka elkarteak Agoitzeko Garagardo Festa antolatu du. 12. edizioa da aurtengoa eta hasieratik arrakasta izan duen ekimena da. Elkartearen 25. urtemugaren harira hasi ziren eta gaurdaino heldu da. Aurten, festaren irekiera Agoitzeko Kostradaren Kofrediak eta Erraldoien Konpartsak eginen dute, 10 eta 50 urte betetzen baitituzte hurrenez hurren. Garagardoa ez ezik musika ez […]

Aroztegia proiektuari aurre egiteagatik 7 lagun auziperatu dituzte

Urteak zeramazkiten Aroztegia proiektuaren inguruan ika-mikak tarteko. Hasieran tokian hasitako proiektuak bertako biztanleengandik ezetz borobila jaso zuen, honek Nafar Gobernuaren esku-hartzea eraman zuelarik, UGEP baten bitartez bere gain hartuz proiektuaren alde publikoak, nahiz eta proiektua aurrera eramaten duenak enpresa pribatu bat izan. Baztango herritarrek eta baita udalek ere proiektuarekiko kontrakotasuna adierazi zuten eta baita geldiarazi […]

Urdaibaiko Guggenheim proiektua ez gauzatzeko 1300000 sinadura bildu nahi dituzte SEO BirdLife -k eta Guggenheim Urdaibai Stop plataformak

Gaurkoan Urdaibaiko Guggenheim proiektuaren ingurukoak ezagutu ditugu, Guggenheim Stop plataformako kidea den Eider Gotxi Aurtenetxearen laguntzarekin. Izkutuan eramandako proiektua litzateke zeina bi museo aurreikusten dituen, bata Gernikan eta bestea Urdaibaiko Biosfera Erreserba barrenean. Honen egikaritze zurrumurruek bertako biztanleak piztu-arazi eta dinamika bat sortzera eraman zituen Guggenheim Urdaibai Stop plataforma eratu arte. Plataforma honek asteon nazioarteko […]

Nobedadeekin dator aurtengo Erroibarko eguna

Sanferminak amaitu eta hurrengo asteburua izan ohi dute erroibartarrek beren eguna ospatzeko garaia. Aurten uztailaren 20 eta 21ean egokitu zaie, larunbatean ekitaldiak Erro herrian eginik eta betikolez egun handia Sorabileko parajean ospatuz. Urtero jende asko batzen da ekimen honen bueltan, erroibartarrek topo egiteko eguna dute eta aurtengoa berdin berdin izanen dela susma dezakegu, jada 350 […]

Urteurren erraldoia ospatzen dabiltza Agoitzen

1974ko abuztuaren 11n hasi zen garatzen gaur egun ezagutzen dugun Agoizko Erraldoien konpartsa, zeina bi erraldoi eta 3 buru-handiekin hasi zuen bere bidea. Hortik urtez urte garatzen joan da 50 urte bete arte, eta luze dabiltza ospatzen. Otsailean hasi zuten lanketa ihauterietan eskolarekin batera erraldoiei protagonismoa eman baitzioten baita eskalan eginiko erraldoiak aurkeztu ere. Horren […]

Udan plazak dantzariz betetzea helburu ikastar trinkoa abiatuko du Pipirripi dantza taldeak

2 urte daramazki Pipirripi dantza taldeak euskal dantzei txoko bat eskaintzen Aezkoa eta Auñamendi inguruan. Haur eta helduen taldeak dituzte eta herriz-herri eta plazaz plaza dabiltza euren dantzak erakusten, bi ekitaldi desberdinekin, ohiko ikuskizunarekin eta ikuskizun parte-hartzailearekin. Uda giroa helduta jaietan erromeriak suertatzen dira eta bertan euskal dantzak praktikan jartzeko aukera izan ohi da eta […]

Baretousekoek eta erronkariarrek bakearekin zita dute larunbata honetan

Larunbata honetan 262. mugarrian Baretouseko eta Erronkariko agintariek hitzordua dute bi bailaren arteko bakean berresteko. 1375. urtetik dokumentatua dagoen ohitura honek Hiru Behien Zerga deritzaio eta urtero uztailaren 13an ospatzen da. Bertan “Pax Avant” formula erabiliz eta eskuak elkarri emanez berretsi eginen dute bi bailaren arteko bakea. Honen inguruan solasean izan gara Carlos Anaut Izabako […]

Flamasats enpresak ez du Agoitzen bere jarduna garatuko

Albiste txar bat eman zuten aditzera pasa den astean, Agoitzen 175-250 lanpostu sortu behar zituen Flamasats enpresak lantegiaren egokitzapenarekin eta garapenarekin ez jarraitzea erabaki baitzuen. Nafar Gobernuarekin eta Agoitzeko udalarekin izandako bilkura batean eman zuten erabakiaren berri eta Agoitz zein zonalderako kolpea izan da. Agoitzeko Gamesa itxi zuenetik eta 239 langile kalera bidali zituztenetik Agoitzeko […]