King kong teoria eta Sorginen Belarra eleberriak landu dituzte Agoitz eta Aurizberriko irakurle klubetan

Saioa edukitzen dituzten aldi bakoitzean izaten gara Irakurle Klubetako dinamizatzailea den Mikel Albisu Iriarte Mikel Antza lagunarekin. Asteon Agoitzen Virginie Despentesen King Kong teoria liburua landu izan dute eta solasaldi mamitsua izan zuten emakumeek jasaten zuten indarkerien inguruan batez ere. Aurizberrin aldiz Toti Martinez de Lezearen Sorginen Belarra izan zuten solasgaia, datorren urtean Pirinioetan Balanza […]

Erorien monumentua eraistearen aldeko elkarteek txosten teknikoa aurkeztu eta biharko mobilizatzera deitu dute

Urak nahasita datoz Iruñean aurreko asteko Erorien Monumentuaren inguruko akordio politikoa dela eta. Akordio horretan Erorien monumentuaren parte bat eraitsi eta beste zatiaren birdefinitzea litzateke. Erabaki honek Erorien Monumentua eraistearen aldeko elkarte memorialisten haserre eta dezepzioa ekarri du, zeinak bihar asteazkenerako kontzentrazio ixila egitera deitu dute. Ez hori bakarrik, jada udalaren eskuetan utzi zuten monumentu […]

Asteburuko haizete eta euriak eta aste hasierako eguraldi iragarpena David de Andresen ( @Noainmeteo) eskutik

Asteburua amaiera haizetsua izan du zeinetan mendi goikaldeetan 100 km/h haize ufadak neurtu diren. Hego haize bortitzak iparrari eman dio bide eta euriak izan dira protagonista. Hau dena landu dugu David de Andres lagunarekin. Ondoren aste hasiera iragarpenarekin sartu gara, bertan antizikloia nagusi izanen delarik.        David de Andres Irati irratian

Aritz Ugalde: “Esperientzia honek izugarri markatu nau, hondamendi baten aurrean txalotzekoa da izan den elkartasuna”

Gaur Valentziara bere laguntza eskaintzera jeitsitako Aritz Ugalde agoiztarra izan dugu gurean bertan bizitakoa kontatzen saiatzen. Saiakera diogu erabat markatu baitio esperientzia honek, zeina oraindik ere bergogoratzeak hunkitu egiten duen. Berarekin solastu gara nolatan joan ziren bertara eta nolakoa zen euren egunerokoa ere. Kontatu digu zer nolako zailtasunak, koordinazio eza,… baina baita jendearen elkartasuna goraipatu […]

Tortura eta estatu indarkeriaren ikerketa batzordeen inguruko nazioarteko konferentzia antolatu du Nafarroako Torturatuen Sareak

Ostirala honetan burutuko dira Nafarroako Torturatuen Sareak antolatutako III. nazioarteko konferentzia Giza Eskubideen Batzordeak: oztopoak, lorpenak eta erronkak lemapean. Estatu indarkeria eta tortura jasan duten herrietako ikerketa batzordeak ekarriko dituzte auzitara, haien lorpen, erronka eta oztopoetatik ikasteko, Nafarroan burutzen ari den lanari segida ematearren. Hala, bada, konferentziak bi parte izango ditu. Lehenengoan, Rita Peña txiletarrakbere […]

Igandean Mikel Zabalzaren oroimen ekitaldia antolatuko dute Mikel Zabalza Gogoan plataformako kideek

Mikel Zabalza Gogoan herri plataformak beste behin Mikel Zabalzaren oroimen ekitaldia antolatu du igande honetan Orbaizetako Olan. 39. urte dira Mikel atxilotu eta torturapean erail zutenetik, hala ere aurtengoa berezia izanen da jada Nafar eta EAEko gobernuek aitortu baitute Mikel Zabalza Intxaurrondon torturen ondorioz eraila izan zela. Ospakizuna ez ezik aldarrikapen eguna izanen da aurtengoa […]

Azaro amaierako ekitaldiak eta abendu intentsoa Aurizberriko liburutegian

Azaro amaiera bete ekimenez ibiliko da Aurizberriko Liburutegia euskarazko irakurle kluba dela edota Baziren Behin zortzi liburutegi egitasmoa dela. Abendu hasiera itxita izanen da baina gerora ekimenen bat edo beste aurreikusita dute bertan. Hau eta gehio kontatu digu Mari Mar Agos liburuzainak. Aprobetxatu dugu ere berak eta Roberrek ekoitzitako Bihotzekoa ardi-gaztak World Cheese Awards sarietan […]

Aezkoa eta inguruko ondarea izanen da hizketagaia larunbatean Kultur Olan

Aezkoako Kultur Olak antolatuta zenbait ekimen izanen dira larunbata honetan, tartean Aezkoa eta inguruko ondarearen inguruko solasaldia. Solasaldi honen emaile izanen da Aranzadi Zientzia Elkarteko arkeologoa den Juan Mari Martinez Txoperena, zeina zonaldekoa izanik harat eta honat ibili da gaur egun ezagutzen dugun ondare guzti hori azalerazten eta sailkatzen. Geldirik egon ohi ez den norbait […]

Valentzian DANAk kaltetutakoekin elkartasunez Yoga ikastaroak antolatu ditu Itziar Berruezok

Bi ikastaro izanen dira larunbata honetan Aribeko Aezkoako Etxean, Itziar Berruezok antolatu dituenak. Lehendabiziko saioa intentsitate baxukoa izanen da (Hatha Yoga) eta intentsitate ertainekoa bestea (Vinyasa Yoga). Biak Aribeko Aezkoako etxean izanen dira eta bertaratzeko ordaindu beharrekoa osoik Valentziako Alcosa Parkeko koordinakundera bideratuko dira. Iradokitzen den dohaintza 10€-koa izanen da, betiere askatasuna izanen dute bertaratutakoek […]