Elkartasun gaupasa Olaldean

Hala izanen da larunbat honetakoa. Horretarako, gaurko saioan Alfredo Gil izan dugu, Olaldenea elkarteko zuzendaritzako kidea. Berarekin batera errepasatu dugu egun osoko programazioa eta aitortu digu ateratzen diren etekin guztiak Artzibarko Gorraizeko familiarentzat izanen direla. Zozketa ere izanen da eta boletoen salmenta martxa onean doazela ere esan digu. Baina ez hori bakarrik elkartasun kamisetak aterako […]

Biosfera Erreserbak, lehen sektorea eta Turismoa

Gaurko saioan Angel Mari Loperena izan dugu. Berarekin batera pasa den asteko jardunaldiak probestuz Turismoan Biosfera erreserbak eta lehen sektoreak duten eragina aztertu dugu. Berak ederki asko aipatu digunez Biosfera erreserba izendatzeak kalitatezko etiketa bat lez har genezakeela eta horren mantenimendurako berebiziko garrantzia daukala lehen sektorearen laguntza, haiek baitira ingurumena hoberen zaintzen dutenak. Hurrengoan, zein […]

Gurs-en izandako auriztarrak gogoan

Gaurko saioan Joxepe Irigaray izan dugu, Oroit ezazu Gurseko Auriztarrak liburuaren egilea. Bost izen identifikatu zituen iaz Nafar Gobernuak ateratako zerrendetan eta ikerketarekin hasi zen. 5 izen horien historia ezagutu eta partekatu behar zuela adierazi digu. Oroimena lantzea dela helburua ere aitortu digu, herri bezala duten oroimena. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full […]

El Puig Pilota Escola ezagutzen

Gaurkoan Salvador Bosch izan dugu, El Puig Pilota Escolako zuzendaritzako kide eta entrenatzailea haien eskola eta klubaz mintzatzen. Harritu gaitu baina bada afizioa Valentzia aldean eta hala adierazi digu Salvak. Asteburu honetan datoz Auñamendi Pilota Eskolakoekin elkarretaratzea egiteko asmoz, gogotsu datoz gainera 105 lagun bait datoz. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post […]

Nafarroako historiaren laburpen eta klabeak

Gaurko saioan, Jesus Mascaraque Masca-ren kolaborazioa izan dugu. Gaurkoan Nafar historiaren inguruan orain arte landutakoaren laburpena egin dugu. Erreinuaren hastapenetatik hasita Gaztelaren Konkistaraino. Ez hori bakarrik, baita ere epe bakoitzean izandako klabeak ekarri ditugu gogora. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Herrien arteko topikoak eta merkatua

Gaurko saioan Ainara Ekisoain izan dugu, Pirinioan Lan eta Bizi egitasmoko kidea. Ainararekin asteburuko ekimena errepasatzen ibili gara. Larunbat arratsaldean herrien arteko mugak eta aurreiritziak bertan behera uzteko solasaldia antolatu dute. Berak aitortu digunez aurreiritzi hoiek salbatzen joan dira belaunaldi berriek baina iruditu zaie gai bikaina lantzako Luzaiden. Bestetik igandeko ekoizleen merkatuaz aritu gara eta […]