Elkartasunari KOXK!

Gaurko saioan Sagrario Lasarte izan dugu, Zaporeak egitasmoko kidea zeinek Elkartasunari Koxk! egitasmoa aurkeztu digun. Lehendabizi Zaporeak zer den bergogoratu dugu berarekin batera. Ondoren jaialdian zentratu gara eta hainbat pertsona, taberna zein enpresen ekarpenarekin aurrera atera ahal izan den ekimena dela aitortu digu. Kartela: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Errautsetatik ateratako elkartasuna

Hori esango genuke dela jaialdi hau. Hilabete batzuk dira Artzibarko Gorraiz herriko familia batek etxea galdu zuenetik eta ezkeroztik anitzak izan dira elkartasun keinuak. Gaurko saioan Aritz Ugalde izan dugu, Agoitzen larunbatean izanen den Elkartasun jaialdiko antolatzaileetako bat eta berarekin luze aritu gara honen inguruan. Berak gonbitea luzatu digu gure aletxoa jar dezagun. Jaialdia gerturatu […]

Anderearen sua

Gaurko saioan Yolanda Mazkiaran izan dugu, Anderearen sua filmaren egilea. Filma euskal mitologian, batez ere, Mari-ren figuran zentratzen da hainbat adituen hitzetatik abiatuta. Proiektu zinez interesgarria eta finantzaketa behar duena argia ikusteko nahiz eta grabaturik egon. Egileak hortarako,hau da , dirua biltzeko, crowdfunding kanpaina abiatu du. Crowdfundig kanpaina Anderearen sua-Verkami Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio […]

Erratza askapen ikur

Gaurko saioan Agoitzeko Dantzari taldeko kidea den Mikel Villanueva izan dugu, Erratzak Dantzan ikuskizun berriaz elekatzen. Bizpairu urtetan behin sartzen dira dantza taldekoak holako ikuskizun bat prestatzen eta aurten hala izan da. Ehundik gora dantzari ditu taldeak eta Erratza emakumeen esklabutza ikur izatetik askapen ikur izatera eramanen dute ikuskizuna irauten duen ordu t´erdian. Larunbata 14 […]

Pilota Txapelketa. Lehen ihardunaldia

Gaurkoan Auñamendi Pilota eskolako Aitor Zazpe izan dugu, XXIX. Auñamendi Pilota txapelketaren lehen jardunaldiko kronika egiten. Denetarik izan zuten asteburuan inkluso egoitza aldaketa, Garraldan jokatu beharrekoak Auzperriko Ederrenan jokatu bait ziren, Garraldako frontoia antza waterpolon jokatzeko egokiago omen zegoen. BIGARREN IHARDUNALDIA: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Olaldeneako elkartasun zozketa

Gaurko saioan Oladenea elkarteko juntakidea den Alfredo Gil izan dugu, Artzibarko Gorraizen izandako sutearen ondorioz beraien elkarteko kide batek ia ondare guztia galdu eta horren karietara elkartasun zozketa antolatu dutelako. Alfredok aipatu duenez izugarria izaten ari da elkartasuna familia honekiko eta baita komentatu ere ez dela elkartasun egitasmo bakarra izanen. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio […]

Katalunia, ustelkeria eta Espainiako Aurrekontuak

Aktualitatea lantzan dugu atal honetan. Gaur ere Karlos Bueno Patorekin izan gara. Saioan sartuta lehenik Kataluniako egoeraren inguruan aritu gara. Ondoren Cristina Cifuentesen Master amaierako lanaz aritu gara. Bukatzeko Espainiako Aurrekontuetan Nafarroari egokitutako partidaz elekatzen ibili gara baita UPNren jarreraz ere. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Aste santuaren balorazioa

Gaurkoan Angel Mari Loperena izan dugu. Berarekin batera Irati aldean Aste Santuan izandako turismo mugimendua baloratu dugu. Berak aitortu digunez, erreserbaren bat bertan behera geratu da baina orokorrean lan egin da, batez ere ostiral eta igandean. Aitortu digu ere eguraldi txarra izanda teilatupeko eskaintza koordinatu bat baita Iratiko sarreren hobetzea faltan bota dituela. Hurrengoan, zein […]