Paquita Lusarretak eta Miguel Unzitik jaurtiko dute suziria Agoitzen

Modu berezia biziko dituzte aurten Paquita Lusarretak eta Miguel Unzitik Agoizko jaiak. Haiek izango baitira jaiei hasiera ematen dien txupina jaurtiko dutenak. Agoitz, iragana gogoan dokumental eta liburuan azaltzen direnen artean zozketa bat egin ondoren aukeratu dituzte. Unai Lako alkateak jai agurrean azaldu zuenez, “gure agureak dira. Agoitz, iragana gogoan liburua eta dokumentalari ahotsa eta […]

Orbaizetako ola, itxita

Orbaizetako arma ola inguratu bai, baina barrutik ikusteko atariak itxita aurkituko dituzte bisitariek egunotan. Azken asteotan hainbat harri erori dira, eta Aezkoako Batzar Nagusiak ingurua hesitu egin du prebentzio neurri gisa.  

Agoitzera eta Jaurrietara, jaibusez

Urtero bezala Auñamendi Gizarte Zerbitzuetako Mankomunitateak jaibusa antolatu du. Hurrengo larunbatean Agoitzera joateko aukera izanen da, sei euroren truke. Abuztuaren 15an, berriz, Jaurrietara joango da autobusa. Trafiko istripuak saihesteko kanpainaren baitan jarri du martxan mankomunitateak zerbitzua. Autobusak gaueko 23:30 irtengo dira, eta goizaldeko 4:30 eta 7:30 izango da itzultzeko aukera. Tiketak Haizea eta Errota tabernetan […]

Karle Garmendia margolari oroztarraren obra berreskuratuz

Karle Garmendia oroztarraren obra berreskuratzeko lanean dihardu Orotz-Beteluko Udala. Iazko jaietan haren margolanen erakusketa antolatu zuten; aurten, berriz, haren historia eta obra bilduko dituen liburu katalogoa prestatu dute. Gaur aurkeztuko dute, 19:30ean, udaletxean. Liburua 10€ truke eskuratu daite. Karle Garmendia oroztarra Higinio Blat margolariarekin ezkondu zen, eta hura ere bizi izan zen Orozen. Hurrengo igandera […]

Artzibarreko etxeen izenen bilaketa

Etxeen izenen bila ari dira Artzibarren. Ibarreko oikonimiaren lanketa egiten ari da Otsailetik ibarreko zenbait bizilagunek osatutako lan talde batek. Eta igande honetan orain arte egin dutenaren aurrerapena erakutsiko dute ibarreko egunean, Artziko zelaian. Artzibarko Udalak, Euskara Zerbitzuaren bidez, ibarreko herrietako oikonimia (etxeen izenak) biltzeari ekin zion Otsailean, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eta Euskaltzaindiaren aholkularitzarekin. Proiektu […]

Eskualdeko udalen zorra

Eskualdeko udalen zorrak aldaketak izan ditu azken urtean. Argitaratutako azken datuen arabera, batzuetan bai behintzat. Zorra duten udal gehienek murriztu egin dute zorra; zortzik zehazki. Abaurregainan, ordea, kontrakoa gertatu da; eta 2013. urtean baino zor handiagoa dute orain. Eskualdeko gainontzeko zazpi udalek, berriz, ez dute zorrik. 2014.urteko abenduaren 31ko datuak bildu ditu Irati Irratiak.