Ikasle gutxi sartuko dira 2016-2017 ikasturtean eskualdeko eskoletan

Ikasle gutxi gehituko dira hurrengo ikasturtean Irati irratiaren uhinek hartzen duten eskualdean. Iazko datuekin alderatuz, behera egin du kopuruak. 2016-2017 ikasturterako matrikulazio eskaerak 0  AURIZBERRI Ikastetxe Publikoa 2  GARRALDA Orreagako Ama Ikastetxe Publikoa 2  LUZAIDE Luzaideko eskola publikoa 3  ERRO Erroko eskola 4  AURITZ Auritzeko eskola 22 (D) + 1 (A)  AGOITZ San Miguel Ikastetxea

Gaur dute lehenengo saioa Pirini Bardó taldeko bertsolariek

Gaur arratsaldeko 19:30ean BARDOAK Donamarian izanen dira. Gaur ekingo diote bertsolariek Bardoak Nafarroako taldekako bertso ekimenari. Eta gure eskualdeko bertsolariak izanen dira kantuan Donamarian. Pirini Bardó (Pirinioak) taldeko kideak: Ibai Carballo, Karine Etxeberri, Joseba Martinez, Aitor Zazpe, Imanol Ubao, Josetxo Ubao eta Fernando Ziganda. Haien ondoan Iluminatiums (Malerreka/Baztan) taldea ariko da. Pirini Bardó taldea ezagutu […]

Hiriberriko batzar kudeatzailea izendatu du gobernuak

Nafarroako Gobernuak aste honetan izendatu du Hiriberriko batzar kudeatzailea, maiatzeko eta abenduko hauteskundeetan hautagaitzarik izan ez ostean. Euren artean presidentea aukeratu beharko dute orain kideek. HIRIBERRI BATZAR KUDEATZAILEA Oscar Ancho Remondegui, Cristian Burusco Arrese, Jon Reka Goicoa, Fernando Nazabal Aincia eta Miguel Angel Arozarena Domench.