Iñaki Labaka, koblakari kementsua

Aurreko astean sareak arakatzen Urkixokoa landetxeko Instagram kontuan harribitxi bat topatu genuen. Bertan musikari/bakarlari bat ageri zen, paraje ezinhobe batean bere kanta bat abesten. Artista hori Iñaki Labaka dugu, izatez gipuzkoarra baina eskarmentu handia duena gure zonaldean, batez ere Zaraitzun ibili ohi da plazaz plaza bertako herriak girotzen. Hau ikusita, gertutik ezagutu nahi izan dugu […]

Asteburuan ospatuko da Orbaizetan Aezkoako Eguna

Iaz Abaurrepean ospatu bazen aurten Orbaizetari dagokio Aezkoako Eguna antolatzea. Gaur hasiko da Aezkoako Gazte Asanbladak antolatzen duen Aezkoako Gazte Gauarekin. Bihar eta etzi Aezkoa Kultur Elkarteak eta Orbaizetako herritarrek emanen diote bide Aezkoako eguneko ospakizunei. Hainbat gai jorratu eginen dira, Sorgin ehizaren 500. urteurrena, artzaintza eta Mikel Zabalzaren erailketaren 40.urteurrena. Hau guztia bergogoratzeko egitarau […]

Aitzakirik ez euskera ikasten jartzeko

Idoia Zabaltzak gaurko kolaborazioan Euskara ikasteko dauden diru-laguntzak ekarri dizkigu, orain baita epea pasa den ikasturteko laguntzak eskatzeko. Nafar Gobernuak A1 mailako ikasketak %100 diruz lagunduko ditu aurten eta beste mailak toki administrazioekin batera ere ia doakoak izatea ahalbidetuko duela esan digu. Ba hori lagunak, aitzakirik ez euskara ikasten jartzeko!     Idoia Zabaltza Irati […]

Auritzek herria inguratzen zuen harresia berreskuratzeko proiektua abiatu eginen du

Espainiar estatuko Industria eta Turismo ministeritzak pasa den astean eman zuen aditzera diruz-lagunduko dituen proiektuak zeintzuk izanen ziren. Horietako bat Auritzeko Harresiaren inguruko proiektua suertatu zen esleitua. Proiektu hau aurrera eramateko 1.12milioi euro esleitzen ziren bertan agertzen ziren ekimenak burutzeko. Harresiaren lehen dokumentazioa 1172. urteko izkribuetan agertu zen. Gerora 1637an defentsarako erabili zen harresi hauxe […]

Liburutegiko ordutegi aldaketak eta udazkeneko martxa Aurizberriko Liburutegian

Uda oparoa izan da Aurizberriko Liburutegian, jende asko pasa baita bertatik euren irakurgaiak jasotzera. Goizeko ordutegia bazuen ere irakur zale asko izan ziren eta orain irailaren 15ean pasako da arratsaldeko ordutegira. Udazkenean ere itzuliko dira ekimenak Aurizberriko Liburutegira Mari Mar Agosek aipatu bezala, tartean Baziren Behin 9 liburutegi, Irakurle Taldea eta 2 liburu aurkezpen, zeinak […]

Asteburu honetan izanen da Urruxkide Eguna Otsagabian

A zer nolako martxa iraila honetan Otsagabian daramatena. Orhipeanekin hasi, jaiekin jarraitu eta asteburu honetan egokitu zaie ibarreko eguna den Urruxkide Eguna antolatzeko ardura. Urruxkide egunak aintzinako usadio batetik dator, zeinetan bi etxe desberdinetako familiek elkarrekin bazkaltzea egokitzen zitzaien harremanak estutzeko nahiarekin. Harremanak estutu eta ibarreko bizitasuna aldarrikatzeko dator Urruxkide Eguna eta gaurkoan gurean izan […]

Ostiralean aurkeztuko da “Arrullos de la memoria” liburua Agoitzen

Agoitzeko Oroimen Historikoaren zikloaren baitan Kiko Lako agoizko bizilagunaren “Arrullos de la memoria” liburuaren aurkezpena antolatu egin dute ostirala honetarako. Liburuak zenbait pasarte edo errelato barnebiltzen ditu. Kikoren bizipenak eta irudipenak biltzen ditu ere baina baita Ezkabako kartzelan egondako bi errepresaliatu agoiztarren istorioak, Jaime Jimenez eta Fernando Navarrorenak, zeinak oraindik ere ez dituzten topatu beren […]

Asteburuko beroaldiak eta aste hasierako eguraldi iragarpena David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik

Gaurko kolaborazioa larunbateko bero zapa ikertzen hasi gara David de Andres lagunarekin. Ondoren aste hasierako eguraldi iragarpenarekin jarri gara, zeinetan tenperatura jeitsiera nabaria izanen den.    David de Andres Irati irratian

Bihar ospatuko da Nagoreko V. Triatloia

Bihar irailak 6, 266 kirolarik hartuko dute parte Nagoreko V. Triatloian. Bertan hiru modalitate desberdin izanen dira, Olinpikoa, Nafarroako SuperSprint txapelketa eta Emakumearen herri triatloia. Urtez-urte geroz eta kirolari gehiago hurreratzen dira Artzibarreko herri honetan egiten den froga honetaz gozatzera. Hau dela eta gaur antolaketa lanetan dabilen Ramon Legarda izan dugu gurean. Berak eman dizkigu […]