Aste hasierako hotzen errepasoa eta aste hasierako eguraldia David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik

Negu gordineko tenperaturak izan ditugu aste hasiera honetan, zero azpitik nahiko jeitsi direnak eta hori bera komentatu digu David de Andresek. Ondoren aste hasierako iragarpenarekin sartu gara, zeinetan egonkortasuna eta hotza nagusi izanen diren.        David de Andres Irati irratian

Likidoa ardatza hartuta Isurkaria erakusketa martxan Agoitzen Agoizko Argazkilarien eskutik

Agoizko Argazkilarien taldeak bere laugarren erakusketa jarriko du gaur martxan Isurkaria izenburuarekin. Taldekideen obrak urtarrilaren 31a bitarte izanen dira ikusgai Agoitzeko Kultur Etxeko areto nagusian. Gaur izanen da irekiera ekitaldia arratsaldeko 19:00tan zeinetan argazkien egileek euren lanen azalpena eginen dute. Hau guztiaz solastu gara Agoizko Argazkilarien elkarteko Jaime Urtasun lagunarekin   Jaime Urtasun Irati Irratian

Sorgin-ehizaren 500. urteurrena kari hainbat ekimen izanen dira Nafar Pirinioetan

Aurten inkisizioak Pirinioan burututako sarraskiaren 500. urteurrena betetzen da, Auritzen izandako erreketen 500. urtemuga alegia. Hau ardatz hartuta Nafar Pirinioetan zehar hainbat lagun eta elkarte gaia jorratzeko aukera ikusi zuten eta haien artean elkartzen hasi ziren. Erronkaritik hasi eta Erroibarreraino izanen dira zenbait lagun sorgin-ehizaren inguruko ekitaldiak antolatzen. Lehendabiziko ekinaldia logotipoaren sorrera izanen da eta […]

Euskal presoei ezartzen zaizkien ezohiko neurriak behin betiko amaitzea aldarrikatuko dute larunbatean Bilbon

Larunbata honetan mobilizatzera deitu du Sare Herritarrak euskal gizartea. Gaur gaurkoz badiraute neurri eszepzionalak pairatzen dituzten presoak, nahiz eta dispertsioarekin amaitu den. Elkarbizitza, konponbidea eta bakearen bidean urrats gehio behar direla ikusita antolatu dute Bilboko urteroko zita “Behin betiko. Bakea, elkarbizitza, konponbidea” lemapean eta honekin bat egiten duten lagunei mobilizatzeko deia zabaldu dute. Gartzeletako eta […]

Urtarrilaren 18 eta 19an ospatuko da Itzaltzun aurtengo Gartxot Eguna

Urtarrilaren 18 eta 19an euskal kulturaren plaza bilakatuko da beste behin ere Itzaltzuko herria, bere bardo ezagunenaren omenez eginiko Gartxot Eguna kari. Bertan musika, dantzak, Porrotx, Bertsoak, bazkari eta afariak… oro har giro bikainean burutuko den ospakizuna izanen da. Hau aurrera eramateko auzolana dute oinarri eta horretarako bolondresen bila dabiltza. Herri bazkarirako txartelak ere bihartik […]

Erorien monumentua eraisteko aldarriak Iruñeko kaleak zeharkatuko ditu urtarrilaren 18an

Sindikatu, eragile eta alderdi zenbait babestu dute jada datorren hilaren 18an Iruñean burutuko den Erorien monumentua eraisteko aldarrikapena zabalduko duen mobilizazioa. Eraistearen aldeko plataformak deituta arratsaldeko 18:00etan irtengo da mobilizazioa. Udalak bere ezintasuna adierazi duen arren, aukerak ikusten dira baita legediaren aldetik ere frankismoaren omenezko eraikina eraisteko. Hau aitzakitzat hartuta Eraistearen aldeko plataformako kidea den […]

Folk doinuekin gorputza astintzeko ikastaro eta dantzaldia izanen da astelehenean Ariben

Pipirripi dantza taldeak antolaturik Folk dantza ikastaro eta jaialdia izanen da astelehenean Ariben. Pipirripi dantza taldea euskal dantzen inguruan eratutako taldea bada ere, bere dinamizatzailea den Areta Loreak izugarri maite du Folk musika eta dantzaldiak. Iaz egin zuten lehendabiziko ikastaro eta dantzaldia, harrera ona eduki zuena eta aurten errepikatu eginen da formatua. Ikastaroan parte hartzeko […]

Komunalaren inguruko lanari jarraipena eman nahiean ospatuko da Kultur Komunalaren Eguna

Bi urte daramazkite Aezkoan Komunalaren inguruko lanketa espezifikoa egiten. Pasatako ikasturtean komunaletara bisita gidatuak izan ziren egindako lanen erakusleiho nagusia, Artelaneko lagunekin batera. Bertan espreski ezagutu ziren komunala horri zer nolako erabilera ematen zaion eta baita nola dagoen ezagutu. Lan honi segida emateko bihar Orbaizetako Kultur Olan Kultur Komunalaren Eguna ospatu eginen dute. Iraganaz arituko […]

Eguberrietako hotzak eta asteburuko eguraldi iragarpena David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik

Antizikloi indartsu batek bere lanak egin ditu Eguberrien hasiera honetan eta tenperatura baxuak utzi dizkigu (Aurizberriko kanpinan -9.8 gradu). Hala ere garai honetarako tenperatura ohikoak ditugu, neguan baikaude eta hori bera adierazi digu David de Andresek. Ondoren asteburu honetan izanen den iragarpena ekarri digu.        David de Andres Irati irratian