Bulkada berrien garaia

Hauxe da aurkeztu diguten ekimena. Ekimena aurkezten Ainhoa Bueno Ernaiko kidea izan dugu. Iada hilabete batzuk dira ekimena aurkeztu zela eta orain iritsi da guregana asteburu honetan izanen diren bi tailerrekin eta apirilaren 13an izanen den Bulkada Egunarekin. Ainhoak ekimenetan parte-hartzera eta finean gure herrien eraikuntzan aktiboki inplikatzera animatu gaitu. Kartela: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko

Baziren behin 8 liburutegi eta internet ikastaroa

Gaurkoan, oporraldia eta gero gurera itzuli zaigu Mari Mar Agos. Lehendabizi, “Baziren behin 8 liburutegi” ekimenaz aritu gara, zeinetan hilabete honetan irakurri eta jolastu eginen dute aukeratutako istorioekin. Aprobetxatu dugu ere komentatzeko abian jarraitzen duela interneten ibiltzeko ikastaroa. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko

Adinekoak autoestimua berreskuratzen

Erronka hori izanen da biharko hitzaldiaren helburua. Gaur David Brugosekin izan gara, psikologoa bera, adinekoen autoestimuaz solasten. Berak nabarmendu digu oso modu ezkorrean begiratzen zaiola edade batera heltzea, “edadismoak” kutsatuta. Horri buelta eman nahiean, bihar hitzaldia eta lan saioa izanen da Jose Hierro Aretoan, Agoitzen arratsaldeko 19:00tan. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko