Galuzerrita txokoa: Eskola-institutuen topaketak eta azken berriak

Gaurkoa azken Galuzerrita saioa izan da eta pena handiz esaten dugu zeren sekulako lana egin dute gure lagunak Garraldako eskola eta institutuko berriak ekartzen. Esker ona ematea besterik ez zaigu geratzen eta esatea irratiko uhinak irekiak izanen dituztela beti. Azken saio honetan Otsagabia eta Abaurregainako topaketen inguruan solastu zaizkigu, baita Garraldan izandako azken ekimenak ere. […]

Asteko eta udaberriko eguraldiari errepaso eta asteburuko eguraldia David de Andresen (@Noainmeteo) eskutik

Udaberri fresko eta euritsua egokitu zaigu aurtengoa, halere garaiko eguraldi normaltzat har genezake David de Andresek argudiatu bezala. Errepasoa eman diogu udaberriak eman duenari eta horren ondotik asteburuko eguraldiaren berri eman digu.        David de Andres Irati irratian

Ekaitzak, aurora borealak eta aste bukaerako eguraldia David de Andresen (@Noainmeteo) eskutik

Udaberri hau aldakortzat har genezake, azken aldian ekaitzek eta fronteek nagusitasuna hartu dutelarik. Ez hori bakarrik aurten inkluso aurora borealak ikusteko aukera izan dugu Eguzkian ekaitz potente bat suertatu baitzen. Hau guztia David de Andresekin landu dugu baita berarengandik aste bukaere honetarako iragarpena jaso ere.        David de Andres Irati irratian

Galuzerrita Txokoa: Ikasbidaia, Xeieskola eta zenbait ekimen berri

Berlinetik bueltatu berri topatu ditugu Garraldako ikasleak eta beren ikasbidaiaz solastu zaizkigu baita asteburuan izandako Xeieskolaren inguruan ere. Horren ondotik datorren asteko topaketak eta zenbait berritasun izan ditugu mintzagai.   Afrika, Amaiur, Izargi, Oihan eta Zuleima Irati Irratian:  

Negututako udaberria eta aste bukaerako eguraldia David de Andresen eskutik

Apirila prezipitazio gutxikoa izan arren freskotasuna dario. Aste honetan neguan izan beharko genituen tenperaturak eta eguraldia izan dugu gurean eta hori bera landu dugu David de Andres lagunarekin. Horren ostean astebururako eguraldia eman digu.        David de Andres Irati irratian

Irakurle taldearen ikasturteko azken bilkura, liburuaren eguna eta baratzearen azken berriak landu ditugu Mari Mar Agos liburuzainarekin

Aste honetan bildu da azkenengo aldiz ikasturte honetan irakurle taldea Irene Solaren Nik kantatu eta dantza egiten du mendiak liburuaz solasteko. Askari ederra egin zuten Mari Mar Agosek kontatu digunagatik eta horren ondoren liburuaren egunaz jarraitu dugu solasean, zeina egun honen omenez lehiaketa bat abiarazi duen. Bukatzeko iaz hasitako baratzaz solastu zaigu aurten hobeto koordinatu […]