Asteburuko ekaitzak eta aste hasierako eguraldia David de Andres lagunarekin

Larunbateko ekaitzek hartu dute David de Andres lagunarekin izandako elkarrizketaren lehendabiziko atala. Ekaitz mardula izan zen Auritz,Orreaga, Auzperri eta Mezkiritz hartu zuena zeina txingorra edukitzera iritsi zen. Behin hori eginda aste hasierako iragarpena ekarri digu Davidek. Iragarpena: Asteartea (Ekainak 6): Egun argitsua goi hodeiren batekin eta oro har tenperatura goxoekin. Haizeari dagokionez hego-haizea izanen da […]

Formakuntzaren eta Bertatik bertara proiektuaren hurrengo ziten inguruan solastu zaigu Mari Mar Agosek

Gaurko kolaborazioa ohar batekin hasi du, bihar ostirala liburutegia itxita izanen dugula adierazteko Iruñean formakuntza saio bat baitu Mari Mar Agosek. Ondoren, Bertatik Bertara proiektuaren inguruko hurrengo hitzorduak ekarri dizkigu. Mari Mar Irati irratian:

Idoia Zabaltzak Sorionekuak egitasmoa ekarri digu gaurkoan

Gaur Idoia Zabaltza izan dugu, euskararen inguruko kolaborazioarekin. Gaurkoan Nafarroan piztutako Sorionekuak dinamikaz solastu zaigu nondik sortu eta zein helburu dituen argituz. Ekainaren 10ean Iruñean burutuko den festa mobilizazioan parte hartzera deitu gaitu ere Informazio gehiago: Sorionekuak webgunea Idoia Zabaltza Irati irratian

Irakurle taldea eta hazien liburutegia

Gaur berriz ere izan dugu gurean Aurizberriko liburuzaina den Mari Mar Agos. Gaurkoan amaitu berri den euskarazko irakurle taldeaz solastu zaigu hasieran. Ondoren, hazien liburutegiaren azken ordua ekarri digu baita bertatik pasatzeko gonbitea luzatu ere. Mari Mar Irati irratian:

Maiatzaren leheneko zubiaren eguraldia eta Almadia eta Musikaren egunaren iragarpenak David de Andresen eskutik

Maiatzaren 1eko zubiaren atarian izan dugu David de Andres gure meteorologoa jai egun hauetarako bere iragarpena eman zezan. Atentzioa jarri dugu Auzperri eta Burgiko igandeko iragarpenetan Musika eta Almadiaren egunak ospatzen baitituzte hurrenez hurren Iragarpena: Osteguna (Apirilak 27): Egun antizikloikoa zeinetan tenperaturak igotzen joanen diren maximoak 20 graduren bueltan kokatuko diren. Haizea mendebalde hego mendebaldekoa […]

Iritzi-Miritzi, Pirinioetan ze bizi?: Merkatuak, ekonomia txikiaren azken plazak

Bi astetan behin izan ohi gara berarekin eta gaurkoan ala egin dugu Ainhoa Elizalde Ojerrekin egoteko ahalegin eta plazerra. Gaurkoan, bedatsean ugaritzen diren merkatuen garrantzia nabarmendu nahi izan digu bere kolaborazioan. Entzundako kolaborazioa irakurgai duzue Enpresabidea atarian     Ainhoa Elizalde Irati Irratian:  

Aste hasierako eguraldi iragarpena David de Andres lagunarekin

Itzuli da gurera David de Andres meteorologo afizionatua Pirinioetako aste hasierako eguraldi iragarpena egitera eta hauxe aipatu digu. Iragarpena: Astelehena (Apirilak 17): Giro eguzkitsua behe hodeiren batekin eta oro har hobetze bidea eginen du. Haizearen norabidea iparraldetik kokatuko da eta horren tenperaturen igoera ekarriko du.Asteartea (Apirilak 18): Asteleheneko giro eta tenperatura berberak izanen ditu. Haizeari […]

Giro nahasiaren errepasoa eta aste bukaerako iragarpena David de Andresekin

Aste arraro hau amaitzeko David de Andres izan dugu gurean astebururako eguraldiaren iragarpena ematen. Iragarpenarekin hasi baino lehen aste honek utzitakoak landu ditugu. Iragarpena: Ostirala (Apirilak 14): Giro nahasi eta goibela zeina euria ekarriko digun egun osoan zehar. Tenperaturaren igoera txiki bat nabarituko dugu eta horrek elur kota 1600 metrotan kokatuko du. Haizeari dagokionez hego-mendebaldearekin […]