Asteko eguraldia eta asteburuko eguraldi iragarpena David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik

Eguraldi aldrebestua beste behin ere astean zehar izan duguna eta hala adierazi digu David de Andresek. Ondoren asteburuko eguraldiarekin sartu gara, behingoagatik eguraldi egonkorra izanen dugularik.        David de Andres Irati irratian

Xanti Begiristain Madotz: Estatu Frantsesaren euskararekiko jarrera

Xanti Begiristain Madotz lagunak bere iritziak plazarazten dizkigu bi astetan behin dugun kolaborazioetan. Gaur aurreko astean Baionan izandako epaiketa azpimarratu du zeinetan agerian geratu zen estatu frantsesak euskararekiko duen begirune eskasa, ez baitzieten laga hiru epaituei euskaraz deklaratzen. Xanti Begiristain Irati Irratian:

Oriana borraska eta aste hasierako eguraldi iragarpena David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik

Oriana borraska izan dugu ihauterietako asteburuarne protagonista,  David de Andres lagunak aipatu digun moduan. Urte hasiera hezea dugu hauxe, Ezkarozen jasotako datuei erreparatuta urtarrilean 205l batu direlarik eta otsailean 220l batu dira jadanik. Ondoren aste hasierako eguraldi iragarpena eman digu.        David de Andres Irati irratian

Korrikari begirako beroketa Idoia Zabaltzarekin

Korrika urtea dugu eta esfortzu denak daude auzolanean eraikitako ekimen honi indarra ematera eta ideia honekin etorri zaigu gaur Idoia Zabaltza. Korrika kulturalaren baitan dauden hitzorduak errepasatu eta jendea animatu dugu Korrikan parte-hartzera. Korrika Kulturalean ditugun hitzorduak Auñamendi Agoitzen:Otsailak 13, 19:00 Angiluerreka Agoitz -Korrika aurkezpena eta bertso-poteoaOtsailak 20, 21:30 Erroko etxea elkartean- Bertso afaria Maialen […]

Aurizberriko liburutegiaren nobedadeak Mari Mar Agosen eskutik

Otsaila liburutegian hilabete lasaia izan ohi da Mari Mar Agos liburuzainak deskantso bat hartzeko baliatzen du baita atzeratutako lana aurrera ateratzeko ere. Hilabete honetan oporralditxoa hartuko du baina izanen dira ekintzak liburutegian, Baziren Behin 8 liburutegi edota Irakurle taldearenak alegia. Mari Mar Agos Irati Irratian:

Asteburuko euriak eta aste hasierako eguraldi iragarpena David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik

Prezipitazioek ez dute etenik izan asteburuan eta astelehenean David de Andres lagunak aipatu digun moduan. Hau ibai atmosferiko baten eragina da eta fronteak bata bestearen atzetik dakarzkigu. Aste hasiera honetan berdin jarraituko eginen du.        David de Andres Irati irratian

Asteburuko eguraldiak utzitako berriak eta aste hasierako eguraldi iragarpena David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik

Eguraldi aldetik asteburu mugitua izan dugu eta halakoak ditu gustoko David de Andres gure lagunak. Hasieran asteburuak utzitako kuriositate zenbait landu ditugu eta ondoren asteuruko iragarpenarekin sartu gara.    David de Andres Irati irratian