Iritzi-Miritzi, Pirinioetan Ze bizi? Pirinioan sortze berriak

Gaur itzuli gara Ainhoa Elizalde Ojerren kolaborazioaz gozatzera. Gaur antza bere gertuko amatasunak ekarritako iritzi eta salaketa testua ekarri digu, Pirinioan sortze berriak izenburua duena. Ez-ohiko urtea da antza Erronkariko ibarrean 10 jaiotza izanen baitira bertan eta honen inguruko komeriak ekarri dizkigu gurera.   Ainhoa Elizalde Ojer Irati Irratian:  

Antizikloiaren garapena eta aste hasierako eguraldiaren iragarpena David de Andresen eskutik

Astebete berarekin izan gabe eta bagenituen gogoak berarekin solasteko ea zer nolako eguraldia espero dugun datozen egunetarako. Zeinekin izan behar du ba, David de Andresekin ez bada. Berarekin aritu gara antizikloiaz elekatzen eta aste hasiera honetarako zein eguraldi izanen dugun iragarri digu ere.      David de Andres Irati irratian

Lanera buelta eta Baziren Behin 8 liburutegi proiektuaren lehen ekimena

Oporretatik bueltan harrapatu dugu Mari Mar Agos Auzperriko liburuzaina. Oporretan lan asko egin du eta bueltan ere lan asko ematen ari gatzaiola esan digu. Bestalde gaurkoan Baziren Behin 8 liburutegi proiektuko lehen ekimenaz solastu zaigu zeinetan Ama ipuina irakurri eta ondoren tailerra eginen dute ostiral honetan Aurizberriko Liburutegian. Baita ere komentatu digu Ser irrati kateak […]

Galuzerrita txokoa:Eskolako azken berriak

Agurtu gintuzten baina izugarri botatzen genituen faltan, eurak gu ere antza berriz ere etorri baitzaizkigu eskolaren ingurukoak komentatzera. Gaur eskolako berrietaz solastu zaizkigu eta zeinen ongri egin duten Esker mila, kuadrila!       Afrika, Amaiur, Izargi, Oihan eta Zuleima Irati Irratian:

Asteburuko eguraldia eta aste hasierako iragarpena David de Andresen eskutik

Itzuli gara gaurkoan David de Andresekin egotera. Gaur asteburuko eguraldiaz solasean hasi gara, Juan deritzon borraskaz eta honek sortarazi duen eguraldi nahasia. Ondoren, aste hasiera honetan izanen dugun eguraldia izan dugu hizketagai bere iragarpenaren baitan.      David de Andres Irati irratian

Iritzi-Miritzi, Pirinioetan Ze Bizi? Pirinioetan egina ala marketin hutsa?

Irratian lan egiten ibili ostean gaur kolaboratzaile gisara itzuli zaigu Ainhoa Elizalde Ojer. Gaurko artikuluan zenbaitek salmentak areagotzeko bertako edo tokiko izendegiak erabiltzearen inguruko kritika egin izan du, haien irabaziek bertan geratzen ez direlarik, kontsumo kontziente baten aldeko aldarria botaz. Testua irakurtzeko Enpresabideako webgunean duzue aukera Ainhoa Elizalde Ojer Irati Irratian: