Asteburuko eguraldiari errepaso eta aste hasierako eguraldiaren iragarpena David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik

Uda giroan egongo bagina bezala izan gara asteburuan zehar, prezipitazioak eta tenperatura goxoak izan baititugu hala adierazi digularik David de Andresek. Ondoren aste hasierako eguraldiarekin sartu gara zeina negura eramanen gaituen.        David de Andres Irati irratian

Asteko haizealdi eta beroa eta asteburuko eguraldi iragarpena David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik

Azaroa erdialdean egoteko astean zehar tenperatura altuegiak izan ditugu, baita haize ufada garrantzitsuak ere, hala adierazi digu David de Andresek . Honen ostean asteburuko eguraldiaren iragarpenarekin sartu gara.        David de Andres Irati irratian

Asteburuko eguraldi aldrebestua eta aste hasierako eguraldi iragarpena David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik

Asteburu Jekyll eta Mr Hide izan dugu azkenengoa, larunbata oso desatsegina eta euritsua eta igandea bero eta lehorra, hala adierazi digu David de Andresek. Ondoren aste hasierako eguraldia eman digu.        David de Andres Irati irratian

Asteko eguraldi eta haizeak eta asteburuko eguraldi iragarpena David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik

Udazken estiloko astea izan dugu, freskoa eta hezea David de Andres lagunak aipatu bezala. Nabarmenak izan dira botatako euriak eta baita haize ufadak ere. Ondoren asteburuko eguraldi iragarpenarekin jarr gara.        David de Andres Irati irratian

Urriko azken asteko eguraldia eta aste hasierako eguraldi iragarpena David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik

Urriko azken asteak eguraldi gora-beheratsua utzi digu, beroa, freskoa, lehorra eta euri apu bat ere izan baitugu David de Andres lagunak aipatu digun moduan. Aurrekoa errepasatu ostean aste hasierako eguraldiaren iragarpena eman digu.        David de Andres Irati irratian

Aurizberriko Liburutegiko berriak: Euskarazko irakurle taldea eta Javi Coteloren aurkezpena

Egun zenbait ondoezik egon eta gero bueltan dugu Mari Mar Agos gure liburuzain maitea. Indarberrituta dator eta horren erakusleiho dira aste honetan izandako ekimenen arrakasta, Javi Coteloren “La Cara Oscura del Sol” eleberriaren aurkezpena eta euskarazko irakurle taldearena zeina parte-hartzaile gehiago dituen. Hau partekatu du gurekin gaur. Mari Mar Agos Irati Irratian: