Egun On, Auñamendi! Manex eta aingerutxoa eta Hego Amerikako egoera Hala Bedi irratian

Gaurkoa Xanti Begiristain lagunaren kolaborazioarekin hasi dugu. Oraingo honetan Manexen 57. istorioa kontatu digu, Manex eta Aingerutxoa izenburua duena. Ondoren, Hala Bedi irratikoa “Resumen latinoamericano”-ko Facun Aznarezi eginiko elkarrizketa ekarri dugu Hego-Ameriketako egoeraz jabetzeko. Izenburua: Martxoaren 11ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Genero ikuspegidun arkeologia eta emakume pentsiodunak Naiz irratian

Saio honetan Iratiko Amonaren baitako solasaldiekin jarraitu dugu, gaurkoan genero ikuspegidun arkeologian dabilen Patxuka De Miguelekin izan gara, ildo hori eta PastWomen egitasmoa ezagutzeko. Ondoren, Naiz irratikoek Oneka emakume pentsiodunen elkarteko Ana Mezori egindako elkarrizketa ekarri dugu gurera. Izenburua: Martxoaren 10eko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Aizpea ezagutzen: Patxuka De Miguel eta genero ikuspegidun arkeologia

Gaurkoan genero ikuspegia txertatu nahi izan dugu Aizpeako kobazuloan topatutako gorpuzkien solasaldiei dagokionean. Horretarako Maria Paz De Miguel Patxuka izan dugu eta berarekin batera ezagutu ditugu Epipaleolitiko garaiak eta PastWomen genero ikuspegidun arkeologia taldea. Pastwomen inguruko informazioa: PastWomen Patxuka De Miguel Irati irratian

Nada es diferente despues de todo eleberria Charo Begué idazlearen eskutik ezagutzen

Iaz argitaratu zuen Charo Beguek ostiralean Agoitzen aurkeztuko digun liburua. Baskoien garaian kokatuta eta emakumezkoen protagonismoa duen eleberria dugu “Nada es diferente después de todo” eta berarekin batera errepasatu ditugu eleberriaren inguruko nondik norakoak. Izenburuari begira eta emakumeen egoerari so gauza gutxi aldatu direla ere aldarrikatu du. Aurkezpena ostiral honetan martxoaren 12an arratsaldeko 18:00etan Aurelio […]

Egun On, Auñamendi! Aralar irratia , Charo Begué eta Covid gakoak

Saio hasieran, Lekunberri aldera jo dugu Martin Juanenarekin egotera eta Larraun -Lekunberri aldeko kronika jasotzera.Ondoren, Charo Begué izan dugu ” Nada es diferente después de todo” bere azken eleberria aurkezten. Bukatzeko Elhuyar fundazioko Ana Galarragaren eskutik jaso dugu aste honetako gakoa, koronabirusa 1918ko gripearekin alderatzen zuena. Izenburua: Martxoaren 9ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen […]

Martxoak 8 emakumeen ahotsa entzunarazteko eguna

Egunero izan behar luke Martxoaren 8a eta egunero eman beharko genieke ahotsa emakumeei. Gaurkoan hori egin dugu eta 14 emakumek bidali dute euren ekarpena. Sistema arrakalatzearen beharra nabarmena dela argudiatu eta mobilizatzera deitu gaituzte gaurkoan. GORA EMAKUMEEN BORROKA! GORA BORROKA FEMINISTA! Parte hartu dute: Silvia Calvo, Oihana Lorea, Lohizune Amatria, Karmele Galartza, Ainhoa Bueno, Leire […]

MTorresen lan gatazka ezagutzen

Pandemia honek agerian utzi ditu kapitalismoaren ahuleziak eta honen krudelkeria batez ere langileek pairatu dute. Horren harira, zenbait tokitan lan gatazkak piztu dira, horietako bat MTorres enpresakoa delarik. Honen inguruan bertan 33 urte lanean daramatzan eta ELA sindikatuko delegatua den Pedro Reyrekin solastu gara. 88 langile kaleratu nahi dituztela eta horrek sortarazten duen ezinegona nabarmendu […]

Egun On, Auñamendi! Xorroxin irratia, Martxoak 8ko ahotsak eta MTorres lan gatazka

Saio hau  Xorroxin irratia bisitatzen hasi dugu, Julen Zelaietak bertako kronika pasa zezan. Ondoren Martxoak 8 dela eta Pirinio eta Agoitzeko emakumeen ahots eta aldarrikapenak entzun ditugu. Bukatzeko, MTorres-eko lan gatazka ezagutu dugu Pedro Rey ELAko delegatuaren eskutik. Izenburua: Martxoaren 8ko saioa Iraupena: 3 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Martxoaren 8an sistema arrakalatzera doaz

Potente dator Martxoaren 8a eta honen inguruan Pirimakumeko Cristina Saura eta Itziar Senberoizekin solastu gara. Pandemiak egoera okertu du sistema heteropatriarkal kapitalistaren mesedetan eta hori aldatzeko asmoz zenbait ekimen antolatu dituzte Pirimakumeko sarearen baitan dabiltzan emakume zein emakume taldeak. Astelehenean morez jantzi ditzagun gure herrietako kaleak! . Cristina eta Itziar Irati irratian