Egun On, Auñamendi! Euskara oposaketetan eta Euskalerria eta Xorroxin irratietara bisitak

Gaurkoa oposaketen inguruan solasten hasi gara Maxi Valencia zeladorearekin, berriz ere, oposaketetan , Nafarroan ez baita aintzat hartu euskararen ezagutza. Ondoren, Euskalerria irratia eta Xorroxin irratia bisitatzen hasi dugu eguna. Bertatik Haritz Pascualek eta Julen Zelaietak besteak beste pasa dizkigute bertako kronikak. Izenburua: Urtarrilaren 25eko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! SOS ostalaritza eta Erronkariko konexioa

Gaurkoan ostalaritzaren egoeraz solasten hasi gara Iosu Eseberri Sos Ostalaritzako kidearekin. Ondroen Juan Pito bentako Julian Gabasen laguntzarekin jaso ditugu Erronkaribarko berriak. Izenburua: Urtarrilaren 22ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

SOS Ostalaritza, berriz ere neurri berrien jopuntuan

Pandemiaren hirugarren olatuan gauden honetan asteartean neurri berriak iragarri zituen Nafar Gobernuak. Horrek suposatuko duena ikertu dugu ostalaritzaren ikuspegitik Iosu Eseberrik lagunduta. Terrazak baimentzen badira ere zonaldean ostatuen itxierak ekarriko dituela gaineratu du. Neurri berriei erantzuteko eta sektorearen erreskate bat eskatu nahiean mobilizazioak deitu dituzte, baita zonaldean ere. Iosu Eseberri Irati irratian

Aizpea eta Zatoia ezagutzen: Xabier Peñalver eta Praileaitz

Esan genuen bezala Aizpea eta Zatoiako kobazuloetan egondakoa eta topatutakoa ulertzeko elkarrizketa saio batzuk eginen genituela. Horietatik lehendabizikoa dugu hauxe eta garai bertsuko kobazulo bat ezagutzera eraman gaitu Praileaitzekoa alegia. Hau ezagutzeko ezinbesteko laguntza izan dugu Xabier Peñalverren eskutik eta zenbat gauza interesgarri azaldu dizkigun. Praileaitz inguruko informazioa: Praileaitz wikipedian Xabier Peñalver Irati irratian

Eroriko da ekimena abian jarri dute inputatuei babesa emateko

Urriaren 12an ekimena burutu zen Hispanitate egunaren izaera koloniala salatzeko. Bertan Kolon eta Espainiako erregearen bi estatua behera bota ziren. Hartatik, 12 lagun deklaratzera deitu ditu Auzitegi Nazionalak monarkiaren kontrako irainak leporatuta. Kontestu honetan Eroriko Da dinamika jarri dute abian Sortutik eta nafar gizarteari mobilizatzera deitu ditu. Honetaz solastu gara Gorka Mayo Sortuko kidearekin. Gorka […]

Pirineki esnekiak, aitzineko eran egindako esnetik eratorritako produktuak

Izugarri pozten gaitu zonaldean negozio berri bat irekitzen denean eta batez ere familia baten ekinaz sortua bada. Gaurko honetan, Auzperrira jo dugu Aitor Zazpe lagunarekin egotera eta bertatik bertara Pirineki Esnekiak ezagutzeko. Aintzineko moduan egindako esnetik eratorritako produktu goxoak saltzen dituzte haien artean esnea, yogurtak, gasna freskoa eta gasna guria. Aitor Zazpe Irati irratian

Kudea Go! Mugikortasun kolektiboa Piriniora dator

Gaurkoan jarri da martxan zerbitzu berri bat Nafar Piriniotan. Basaburuan abian jarritako aplikazio bat da, garraio pribatua kolektibizatzeko eta naturan dugun inpaktua gutxitzeko helburu. Honen sustatzailea Patxi Miranda dugu eta berarekin batera errepasatu dugu zertan datzan aplikazio berri honen nondik norakoak. Informazio gehiago: https://kudeaservicios.com/?lang=eu Patxi Miranda Irati irratian

Longidako egutegia eta Urraul Beitiko memoria ezagutarazten

Ohikoa dugu lagun honekin elkartzea beti baitabil zonaldeko kultura eta ondarearen alde lanean. Lagun hori Karekin Kulturako Kati Leatxe dugu eta gaurkoan bi proiektu berri ekarri dizkigu. Alde batetik, Longida ibarreko egutegia ekarri digu zeina 2021. urte honetarako atera duten. Bestetik, Urraul Beitin 2 urtez egindako lanen fruitua ekarri digu, bertako memoriak barnebiltzen dituen argazki […]