Egun On, Auñamendi! Eusko Jaurlaritzaren euskararekiko jarrera eta GALen inguruko Hala Bediko eztabaida

Gaurkoan Xanti Begiristain lagunarekin hasi dugu saioa. Oraingo honetan Eusko Jaurlaritzak euskararekiko duen jarreraz hausnartzen duen idatzi batekin etorri zaigu. Bukatzeko Hala Bedi irratian GALen inguruko egondako eztabaida ekarri dugu gurera. Izenburua: Ekainaren 25eko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Abisuak, Aralar irratia eta Sorginen mitoa

Gaurko saioa abisu bat pasatzen hasi dugu. Ondoren Lekunberri aldera jo eta Martin Juanenarekin elkartu gara bere kronika pasa zezan. Bukatzeko, Amaia Nausia Pimoulier historian doktorea izan dugu sorginen mitoa deseraikitzen hitzaldia eman behar baitu arratsaldean Agoitzen. Izenburua: Ekainaren 23ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Izan presoak etxera ekartzeko bidea

Osasun krisia dela eta pertsona guztien egoerak zaildu dituen garaiak bizi izan ditugu. Halere, kartzeletan are makurragoak izan dira garaiak, hiru hilabete bisitarik eduki gabe, isolatuago ibili dira, eraso zenbait gertatu izan dira. Honi buelta emateko Sare Herritarrak Izan Bidea dinamika jarri du abian, honen barnean biharko(Ekainak 20) mobilizazioa deitu duelarik Iruñean. Hau guztiaz solasteko […]

Egun On, Auñamendi! Julian Gabasen itzulera, Izan bidea dinamika eta GALeko biktimekin solasaldia

Gaurko saioa lagun zahar bat bisitatzen hasi dugu, Erronkariko Juan Pito bentara joan baikara Julian Gabasekin egotera. Ondoren, Nafarroako Sare Herritarrako bozeramaile den Mikel Mundiñano Zato izan dugu Izan Bidea dinamika eta mobilizazioa aurkezten. Bukatzeko, Naiz irratiak GAL taldeko bi biktima diren Ane Muguruza eta Nagore Otegirekin izandako elkarrizketa ekarri dugu, CIAren paperak direla eta. […]

Gastronomia jasangarriaren eguna

Ez-ohiko jardunean dabiltza Otsagiko Natur interpretazio zentroan, ohituta baitaude ateraldiak eta abar antolatzera, baina horretarako momentuz itxaron beharko dute. Itxaronaldian ez daude geldirik eta Piriniotako biztanleei aukera bat jarri diete mahai-gainean, Gastronomia Jasangarriaren eguna ospatzeko bertako produktuekin hainbat errezeta egitea. Honen inguruan Patricia Alberdirekin solastu gara eta berak azaldu digu zertan datzan kontua. Errezetak ikusteko: […]

Biblioneta eta segurtasun neurriak

Pixkanaka-pixkanaka normaltasunera itzultzen ari dira zenbait zerbitzu. Horietariko bat Aurizberriko liburutegiak eskaintzen duen Biblioneta litzateke. Gaurkoan hasten zuen berriz ere bere jarduna eta pozik nabaritu dugu gure kolaboratzailea den Mari Mar Agos. Ez du aukera galdu osasun krisia dela eta betebeharreko irizpideak azaltzeko. Marimar liburuzaina Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Auzperriko liburutegia, Gastronomia jasangarria eta Osasun krisia

Gaurkoa Auzperriko liburutegia bisitatzen hasi dugu eta bertatik Mari Mar Agosek ekarri dizkigu azken nobedadeak. Ondoren, Otsagiko Natur interpretazio zentrora jo dugu gastronomia jasangarriaren inguruan elekatzera Patriciarekin. s. Bukatzeko, Hala Bedi irratian Luis Gonzalezeri osasun krisiaren inguruan eginiko elkarrizketa ekarri dugu gurera. Izenburua: Ekainaren 18ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Karrape Irratia eta Oihane eta Josebaren zerrenda

Gaur saioa Oihane Ordoñez eta Joseba Amatriak eginiko zerrendarekin hasi gara. Zerrendaren erdian etenalditxo bat egin eta Karrape irratira jo dugu Unai Zabaletaren ahotsatik Leitzaldeko kronika jasotzeko. Izenburua: Ekainaren 17ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Aralar irratia, Pirinioko plana eta SOS Kultura

Gaur saioa hasteko Lekunberri aldera jo eta Martin Juanenarekin elkartu gara bere kronika pasa zezan. Ondoren, Joseba Martinez EH Bilduko zinegotziari garaian egin genion elkarrizketa berreskuratu dugu Pirinioko Planaren aurkezpen saioa dagoela gogoratzeko. Bukatzeko, Hala Bedi irratian Mikel Pikazari Kulturaren egoeraren inguruan eginiko elkarrizketa ekarri dugu gurera. Izenburua: Ekainaren 16ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu […]