Valentzia eta Agoitz batuko dituzte egurra bidaiatzen zuten gantxeroek

Garaian Valentziatik etorritako hainbat lagunek euren gantxero edota barrankeadore lanekin ahalbidetzen zutela Iratiko basoko egurrak Longidako zerrategira bidaiatzea. Euren ondorengoek Turiako Gantxeroen elkartea sortu berri dute eta Agoitzeko udalarekin elkarlanean eta gantxero horietako iloba eta beste baten birbiloba den Iker Ciarekin “Los pastores del bosque flotante” eta lan mota honen inguruko solasaldia prestatu dute larunbata […]

Ekaitzak, aurora borealak eta aste bukaerako eguraldia David de Andresen (@Noainmeteo) eskutik

Udaberri hau aldakortzat har genezake, azken aldian ekaitzek eta fronteek nagusitasuna hartu dutelarik. Ez hori bakarrik aurten inkluso aurora borealak ikusteko aukera izan dugu Eguzkian ekaitz potente bat suertatu baitzen. Hau guztia David de Andresekin landu dugu baita berarengandik aste bukaere honetarako iragarpena jaso ere.        David de Andres Irati irratian

Egoiargu lemapean ospatuko da Urzainkin larunbatean Uskararen Eguna

Kebenko elkarteak antolatzen duen Uskararen Eguneko edizio berri bat izanen da aurten Urzainki herrian. Bertan buru-belarri dabiltza azken ikutuak egiten behar den bezala burutu dadin. Holan harrapatu dugu Mikel Galetx gaztea, zeinak tarte bat egin digu Egoiargu lemapean burutuko den Uskararen Egunaz solasteko. Bukatzeko larunbatean Urzainkira gerturatzeko gonbidapena egin digu.     Mikel Galetx Irati […]

La Fuga mendi-lasterketa kirola eta oroimen historikoa lantzeko ekimenak 300 korrikalari batuko ditu Ezkabako ihesaren ibilbidean zehar

1938ko maiatzaren 22an 795 presok abiatu zuten Ezkabako Gotorlekuko ihesaldia, Europan izandako ihesaldirik handiena. Horietariko 3-4k soilik lortu zuten Urepelera iristea, besteak atxiki edota bidean erail egin zituzten. Honen omenez hainbat korrikalarik La Fuga Mendi lasterketa egitea otu zaie eta larunbata honetan burutuko da. 300 korrikalari inguru hartuko dute parte 53km-ko luzera duen ibilaldian. Hau […]

Haur Eskolak euskaraz edukitzeko eskubidearen aldeko aldarriak zeharkatuko du Iruñea ostegunean.

Iruñeko Euskalgintzak zabaldu zuen deia ostegun honetan Haur Eskolak Euskaraz izateko eskubidea defendatzeko. Beraiek deialdia eginda ere hainbat alor eta norbanakoek bat egin dute deialdiarekin sare sozialetan zabaldutako bideo baten bitartez. Gaur egun egoera latza da hizkuntz eskubide aldetik eskola bakarra baita euskara hutsean eta horrek nabarmenki kaltetzen ditu Iruñeko haurren hizkuntza eskubideak. Honetaz solasteko […]

Larunbatean burutuko da AHTaren aurkako eguna Iruñean

AHT-a makroproiektuarekin aurrera darraite, azkenaldian lizitaziora atera dute Tafalla-Barasoain arteko lanak. 2015ean amaitua egon beharko zen azpiegitura honek urte luzez luzatu eta garestitu egin da, ohiko trenbide sarea kaltetuz baita natura eta inguruko pertsonan bizi-baldintzak. Honi aurre egiteko AHT gelditu plataformak hainbat ekinbide eraman ditu aurrera, horien artean AHTaren aurkako egunak antolatzen aritu da. Aurten […]

Guarpenaren igargua estreinatuko dute Erronkarin bertan izandako esklabu frankisten omenez

Memoriaren Bideak lanari jarraiki eta duela 80 urte  Erronkarin esklabu frankista bezala egondako 1000 lagunekin duen zorra kitatzeko memoria gune berria irekiko dute asteburuan Erronkarin. Guarpenaren Igargua lemapean eskola zaharra eta berria batzen duen ibilbidea memoria gune bilakatu dute bertan zegoen plaka nabarmenduz eta monolito bat ezarriz. Honi bide emateko egitarau oparoa antolatu dute Erronkariko […]

Larunbata honetan Sorogain hartuko dute Erroibarko abereek Sorogaingo Markan

Urtero lez Erroibar eta Urepele aldeko abereek bazkalekua partekatuko dute, Sorogaingo larreetan izanen baitira beste behin ere. Partekatze honi hasiera emateko Erroibarko artzainen abereen markajea burutzen da lehenik Sorogaingo Marka deritzon ekitaldian eta hauxe larunbata honetan izanen da. Behiak eta behorrak markatu eta larre komunaletara eramanen dituzte. Erroibarrek aurten ia 400 behi eta 260 behor […]

Martxan dira 2024ko Aranzadi Elkarteak gidatutako indusketetan parte-hartzeko izen emateak

Urtero bezala Aranzadi Zientzia Elkarteko Arkeologia sailak indusketa kanpainaren berri eman du. Bertan aurtengo indusketa gune guztiak azaldu eta bolondresen eskaera egiten duela. Gure zonaldean Artzin, Auritz-Zaldua eta Agoitzen eginen dituzte geldialdiak. Lehendabiziko biak indusketak izanen dira, Agoitzekoa aldiz auzolanerako deialdia lirateke. Hau aitzakitzat hartuta Aranzadi Zientzia Elkarteko kide den eta Artzi eta Auritzeko indusketen […]