Despentsak betetzeko kanpaina abiatu du Errigorak

Nafarroako Erdialde eta Erriberako ekoizleen olio, kontserben eta produktuen kanpaina abiatu du Errigorak “Beste modura denona da ardura ” lemapean. Urtero egin ohi da kanpaina eta elikadura subirautzan pausu berriak emateko dago pentsatua, ekoizle eta kontsumitzailearen arteko bideak estutu eta lan baldintza duinak eskaintzeko. Astelehenetik hasita eta martxoaren 26 bitarte dago aukera eskariak egiteko. Kanpainaren […]

Aroztegia, bertako herritarren babesik ez duen proiektua

Urte luzez dabil bueltaka Aroztegia proiektua. Baztanen jauregiaren baitan egin beharreko hotelarekin hasi baina orain hirigintza basatidun proiektua bilakatu da. 2015ean Baztanen erreferenduma egin zuten ea holako proiektu bat nahi ote zuten eta galdeketa horretan 10etik 9k ezezko borobila eman zioten, hala ere Nafar Gobernuak herritarren nahiari muzin egin eta proiektua inposatu egin zuen. Hau […]

Egun On, Auñamendi! Brecha taldea, Aroztegia gelditu eta Erronkariko konexioa

Gaurkoa talde baten lan berri batekin hasi gara, Brecha taldearena alegia eta lan honetaz solasten izan gara Gorka Beunzarekin. Ondoren, Baztan aldera jo dugu Aroztegia proiektuaren baitako nondik norakoak eta honen kontrako aldarrikapenak ezagutzera Aintzane Ariztegiren laguntzaz. Bukatzeko, Erronkarira joan gara Julian Gabasekin egotera. Izenburua: Apirilaren 16ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko