Egun On, Auñamendi! Antartika eta Karrape irratia

Gaurkoan Antartika AuzoLab container iniziatiba izan dugu ardatz. Honetaz solasten egon gara Karekin Kulturako Kati Leatxe eta Eutsi Pirineoko Gonzalo Celayrekin. Ondoren, Karrape irratira jo dugu Unai Zabaletaren ahotsetik bertako kronika jasotzeko Izenburua: Urriaren 28ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Antartika eta Eutsi Pirineo bat eginik

Proiektuen hobekuntza eta ahlbidetzea sustatzeko jaio zen Antartika Kultur Lab containerra eta bertara 23 ekimen desberdin aurkeztu ziren. Bertan 3 izan ziren sarituak, horietako bat Eutsi pirineo. Antartikaz orokorrean Kati Leatxek hitz egin digu eta zehazki Eutsi Pirineok egindako lanaz Gonzalo Celayk. Kati Leatxe Irati irratian. Gonzalo Celay Irati irratian.

Antartika Kultur Container

Gure hurrengo gonbidatuak, Dinamika baten berri bidali zigun, Pirinioarendako onuragarria zelakoan, Antartika Kultur Container dinamika dugu bidalitakoa. Horretaz solasteko, Kati Leatxe eduki dugu eta berak azaldu digu zertan datzan dinamika berri hau baita auzolab bat zer den azaldu ere. Laguntzen izanen dira ere Conexiones Improbables-eko lagunak. Informazio gehiagorakO: Antartika egitasmoaren webgunea Kati Irati irratian, entzun!