Egun On, Auñamendi! Mugaz gaindiko jardunaldiak, Korrika eta geopolitika Hala Bedin

Saioa Korrika kronikarekin hasi dugu Julen Mendizabalek prestatutakoa. Ondoren, Peio Pellejero izan dugu Ezkarozeko Mugaz gaindiko aukeren inguruko jardunaldietaz solasean. Bukatzeko, Asier Blasen Hala Bediko kolaborazioa ekarri dugu. Izenburua: Apirilaren 6ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jeisteko

Egun On, Auñamendi! Ukraina eta Errusia arteko gatazka Hala Bedin eta Karrape irratia

Asteazken hau Hala Bedi irratitik hartutako elkarrizketa batekin hasi dugu, EHUko irakaslea den Asier Blasekin eginikoa Ukraina eta Errusia arteko gatazkaren inguruan solasten duena. Ondoren, Leitzara jo dugu Unai Zabaletarekin egotera zeinek Karrape irratitik bertako kronika pasa digun.   Izenburua: Martxoaren 2ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Desnudas eleberria eta nazioarteko gaiak Hala Bedin

Gaurkoa ostiralean Erronkarin aurkeztu eginen den “Desnudas” eleberria ezagutzen hasi dugu bere idazlea den Maite Sotaren laguntzarekin. Bukatzeko, Hala Bedi irratiko Asier Blasen kolaborazioa ekarri dugu zeina azaldu digun Bielorrusia eta Polonia arteko mugan gertatzen ari dena. Izenburua: Azaroaren 24ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Aralar irratia eta Errusiako egoera Hala Bedin

Asteartea izanik Aralar irratia bisitatzen hasi dugu eguna. Bertan Martin Juanena eduki dugu bertako berriak pasatzen. Ondoren, Hala Bedi irratitik Asier Blasen kolaborazioa ekarri dugu Errusiako hauteskundeen ingurukoa. Izenburua: Urriaren 19ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Sugarren mende eta Irailaren 11ko urteurrena Naiz Irratian

Astelehena dugu gaurkoa eta larunbatean Sorogainen Asisko Urmeneta izanen dugunez Sugarren Mende eleberri grafikoa aurkezten, berreskuratu dugu Imanol Ubauk egin zion elkarrizketa. Ondoren, Naiz irratikoek eginiko elkarrizketa bat ekarri dugu gurera, irailaren 11ko erasoaren urteurrenaren harira Asier Blaseri eginikoa. Izenburua: Irailaren 13ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! (H)ilbeltza eta AEBtako kargu hartzea Hala Bedin

Gaurkoan Unai Zabaletaren ahotik Leitzaldeko kronika jasotzea zegokigun baina ezin izan gara berarekin egon. Horren ordez, Hala Bedi irratian Asier Blas EHUko irakaslearekin izandako elkarrizketa ekarri dugu, AEBtako kargu hartzearen ingurukoa. Ondoren, Eneko Barberena idazlea izan dugu (H)ilbeltza beka jaso berri bere proiektu berriaz solasteko. Izenburua: Urtarrilaren 27ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa […]

Egun On, Auñamendi! Mikel Zabalza Gogoan eta Azerbayan eta Armenia arteko gerra

Gaurkoan Mikel Zabalza gogoratzen hasi dugu saioa Mikel Zabalza Gogoan plataformako kide eta Mikelen iloba den Lohizune Amatriaren laguntzarekin. Bukatzeko, Hala Bedi irratiko lagunek Azerbayan eta Armenia arteko liskarraren inguruko elkarrizketa ekarri dugu, Asier Blaseri eginikoa alegia. Izenburua: Azaroaren 27ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko