Egunon Auñamendi! Sorogaineko besta, Auritzeko feriak eta Belaguako berriak

Sorogaineko besten inguruan egin dugu lehenengo elkarrizketa antolatzailea den Aurizberriko Aitorrekin. Auritzen Joxepe Irigarai alkatea 1305. urtetik ospatzen den feriari buruz mintzatu zaigu eta Auritz margotu duten kuadroen liburua ere aurkeztu digu. Erronkari aldean berriz Belaguako berriak izan ditugu hizpide Venta Pitoko Julian Gabasekin. Izenburua: Irailaren 20ko saioa Iraupena: 2:40 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egunon Auñamendi! Auritzeko osasun etxetik Leitzako pentatloi eta Talo egunera

Altsasuko gazteen egoera Madrilen aztertzen zen bitartean, egunkarietako berriekin hasi dugu Egunon Auñamendi saioa. Medicus Mundi gobernuz kanpoko erakundeko Jesus Chocarrok Auritzek osasun etxean paratu duten erakusketaren berri eman digu eta Leitzako Karrape irratiak asteburuan dituzten ekitaldiak kontatu dizkigu zuzenean: Donostiako hondartzan igerian hasi eta Leitzara bizikletaz eta korrika heldu osteko giroa, eta igandean ospatuko […]

Medicus Mundi erakundearen erakusketa Auritzen

El reto de la equidad en la salud lemapean erakusketa paratu du Medicus Mundi gobernuz kanpoko erakundeak Auritzeko kontsultorioan. Berdintasuna eta osasunaren benetako erranahia azaldu dizkigu Medicus Mundi erakundeko Jesus Chocarrok Irati irratian. Medicus Mundi Irati irratian.