SETEM erakusketa eta datorren asteko zenbait ekintza.

Berriz itzuli gara Auzperriko Liburutegira Mari Mar Agosen ahotsetik bertako azken berriak jasotzera. Aste honetan, SETEM-en erakusketa bat izanen da liburutegian indarkeriaren ingurukoa eta ostiralean kamishibai eta tailer bat eginen dute honi lotuta. Gutxi balitz hori, datorren astean Baziren behin 8 liburutegiko bigarren emanaldia izanen dela komentatu digu baita euskarazko irakurle taldea ere. Mari Mar […]

Gure amonen ahotsak, azken nobedadeak eta eguberrietako ordutegia

Gaurkoan Mari Mar Agos liburuzain maitagarria itzuli zaigu eta lehendabizi nabarmendu nahi izan du Gure Amonen ahotsa proiektua. Honen ostean liburutegiko azken nobedadeak eta eguberrietako ordutegia azaldu digu. Mari Mar Irati irratian:

Paisajes que son vida liburua aurkeztuko du ostiralean Antonia Lazcozek Auzperriko Liburutegian

2018an izan ginen gure hurrengo gonbidatua den Antonia Lazcozekin. Garai hartan “Dolor-Gozo de la rosa” liburua besapean zuela etorri zen Abaurregainara. Oraingo honetan, bere hirugarren poesia liburuarekin datorkigu, liburutegien eguna ospatzera Auzperriko liburutegira. Liburua “Paisaje que son vida” du izenburutzat. Hau argudio hartuta berarekin egoteko parada atera dugu Liburuaren aurkezpena urriaren 21ean arratsaldeko 19tan Aurizberriko […]

Neguko ordutegia, hurrenko ekintzak eta oporrak

Gaur oporretan harrapatu dugu Mari Mar Agos gure liburuzain maitea.Gaur eta bihar jai egun hartu ditu eta urriko lehendabiziko bi asteak ere opor hartu ditu uda osoan lanean egon ostean. Astelehenean itzuliko da lanera neguko ordutegiarekin (arratsaldez). Mari Mar Irati irratian: