Euskal presoei ezartzen zaizkien ezohiko neurriak behin betiko amaitzea aldarrikatuko dute larunbatean Bilbon

Larunbata honetan mobilizatzera deitu du Sare Herritarrak euskal gizartea. Gaur gaurkoz badiraute neurri eszepzionalak pairatzen dituzten presoak, nahiz eta dispertsioarekin amaitu den. Elkarbizitza, konponbidea eta bakearen bidean urrats gehio behar direla ikusita antolatu dute Bilboko urteroko zita “Behin betiko. Bakea, elkarbizitza, konponbidea” lemapean eta honekin bat egiten duten lagunei mobilizatzeko deia zabaldu dute. Gartzeletako eta […]

Rebecaren txoko antropologikoa: Hiru behien zerga

Hiru behien zerga Europa mailan dagoen hitzarmenik zaharrena da. Antza 1375ean gertatutako liskarren ondorioz Baretous eta Erronkariko bailarek bakea sinatu zuten Ansoko lagunen begiradapean. Hala ere, ez da liskar bakarra izan, hala adierazi digu gurekin kolaboratzen hasi den Rebeca Palacios Sanchez antropologak, K.a. II. mendean Baretouseko bizilagunek Cindrioekin batera saiatu baitziren Erronkari inbaditzen eta bertatik […]

Asteartean deklaratzera deitu du Auzitegi Nazionalak Mikel Albisu auriztarra

Datorren asteartean telematikoki deklaratzera deitu dute Donostian Mikel Albisu Mikel Antza auriztarra Auzitegi Nazionalaren aginduz. ETAk bere ibilbidea amaitutzat eman eta 10 urtera gertatzen da inputazio hau eta berarekin solastu gara honetaz. Lasai egon arren etorkizunarekiko kezka sortzen diola komentatu digu. Gaineratu du inputazio honetaz El Mundo egunkariagatik enteratu zela eta zentzurik ez duen kontua […]

Haritz Romeo:” Erresoluzioaren eta normalizazioaren kontrako beste eraso bat izan zen atzokoa”

Atzokoan Auzitegi Nazionalaren agindupean Guardia Zibilak Sortuko Oihana San Vicente, Oihana Garmendia, Antton Lopez eta Haimar Altuna atxilotu zituen. Horretaz elekatzeko Sortuko Nafarroako koordinatzailea den Haritz Romeo izan dugu Irati irratian. Berak azaldu digu ze parametrotan koka daitekeen operatibo hau. Argi utzi digu ere horrelako erasoek ez dutela ezker independentistak hartutako bidetik aterako. Haritz Romeo […]