Zaintzaren, erantzukidetasunaren eta kontziliazioaren inguruko diagnostikoa aurkeztuko diete Auñamendietako herritarrei.

Erroibar, Aezkoa, Artzibar eta Orotz-Beteluko Berdintasun zerbitzuak deituta Equala kontsultorak Zaintzaren, erantzukidetasunaren eta kontziliazioaren inguruko lehen diagnostikoa egiteko lanak hasi zituen duela urtebete. Arlo teknikoko lagunekin edota herritarrekin egindako lan saio desberdinetatik ateratako informazioa hartuta  orain diagnostiko horren informea ondu dute.  Informe hau aurkeztuko dute jendaurrean hilabete honetan 3 deialdietan. Irailaren 17an Artzibarko jauregian arratsaldeko […]

Elikadura burujabetzaren Nafarroako diagnostikoa partekatuko dute jendaurrean Jaurrietan

Gaurko hitzaldi/aurkezpena aitzakitzat hartuta Elikadura subirautzaz solastu gara bertako hizlari izanen den Cristina Gilekin. Cristina Mugarik Gabe eta Mundubat gobernuz kanpoko erakundeetako kolaboratzailea den agroekologa eta soziologa dugu eta berak argitu dizkigu zenbait kontu. Diagnostikoa egin eta gaur plazaratuko dute 17:30 tan Jaurrietako udaletxean. Prozesuaren informazio gehio nahiko bazenute webgune bat duzue prest Baina baita […]