Egun On, Auñamendi! Aralar irratia, Paperezko hegoak Hala Bedin eta Covid gakoak

Saio hasieran, Lekunberri aldera jo dugu Martin Juanenarekin egotera eta Larraun -Lekunberri aldeko kronika jasotzera.Ondoren, Hala Bediko lagunek Samara Velte kazetariari eginiko elkarrizketa ekarri dugu Paperezko Hegoak dokumentalaren egileetako bat. Bukatzeko Elhuyar fundazioko Ana Galarragaren eskutik jaso dugu aste honetako gakoa, adenobirus txertoen inguruko hasunarketa egiten. Izenburua: Otsailaren 23ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen […]

Egun On, Auñamendi! Txina, Errusia eta arlo internazionala Hala Bedin eta Erronkariko konexioa

Ostiral hasiera honetarako Hala Bedi irratiko kolaborazio bat ekarri dugu, Ekai Centerreko Adrian Zelaiarena, zeina Txina, Errusia eta Latinoamerikaz solasten zen. Ondoren, Erronkarira joan gara Julian Gabasekin egotera. Izenburua: Otsailaren 19ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Kataluniako hauteskundeak eta Mintzakide egitasmoa

Gaur Katalunia aldera egin dugu salto Joan Tornés lagunarekin batera hauteskundeen analisia egiteko. Ondoren, Idoia Zabaltza izan dugu Mintzakide egitasmoaz solasean. Izenburua: Otsailaren 18ko saioa Iraupena: 2:45 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Aizpea ezagutzen eta Karrape irratia

Saio honetan Zatoia eta Aizpeako elkarrizketa saioekin jarraitu dugu. Gaur Christian Pauren eskutik Aizpearen inguruak eta barnealdeak ezagutu ditugu. Ondoren, Leitzara jo dugu Unai Zabaletaren ahotik bertako kronika jasotzeko. Izenburua: Otsailaren 17ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Aralar irratia, Sugarren Mende eta Covid gakoak

Saio hasieran, Lekunberri aldera jo dugu Martin Juanenarekin egotera eta Larraun -Lekunberri aldeko kronika jasotzera.Ondoren, Imanol Ubauk Asisko Urmenetari eginiko elkarrizketa berreskuratu dugu, larunbat honetan aurkezten baitu Agoitzen Sugarren Mende komikia. Bukatzeko Elhuyar fundazioko Ana Galarragaren eskutik jaso dugu aste honetako gakoa, gaitzaren genero ikuspegia lantzen duena. Izenburua: Otsailaren 16ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu […]

Egun On, Auñamendi! Euskalerria eta Xorroxin irratietara bisita eta Kurdistango egoera Hala Bedin

Saio hau Euskalerria irratia eta Xorroxin irratia bisitatzen hasi dugu . Lehendabizikoek, Euskalerria irratikoek alegia, enplazamendu berri batetik gainera. Bertatik Haritz Pascualek eta Julen Zelaietak besteak beste pasa dizkigute bertako kronikak. Bukatzeko, Hala Bedi irratian izandako Aitor Aspururen kolaborazioa ekarri dugu, Kurdistango egoeraz jabetzeko. Izenburua: Otsailaren 15eko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Iruñerriko Haur Eskolak borrokan eta Erronkariko konexioa

Gaurko saioa Iruñerrian izaten ari den mobilizazio baten berri edukitzen hasi dugu. Haur Eskolen euskarazko eskaintzarne inguruko greba deialdia egin dute CCOO eta LABek. LABeko liberatua eta hezitzailea den Saioarekin izan gara hau lantzeko. Ondoren, Erronkarira joan gara Julian Gabasekin egotera. Izenburua: Otsailaren 12ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Manex eta Zekorra eta Kataluniako hauteskundeak Hala Bedin

Gaurkoa Xanti Begiristain lagunaren kolaborazioarekin hasi dugu. Oraingo honetan Manexen 55. istorioa kontatu digu, Manex eta Zekorra izenburua duena. Bukatzeko, Hala Bedi irratiko lagunek La Directako David Bouri kataluniako hauteskundeen inguruko eginiko elkarrizketa ekarri dugu. Izenburua: Otsailaren 11ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Parlamentuan egondako Pirinioko asanblada eta Karrape irratia.

Saio honetan astelehenean izandako Pirinioko asanbladari begira jarri gara. Bertatik hartu ditugu, Ana Sagardoy, GuPirinioko Andrea eta Joseba Martinezen hitzartzeak. Tartean, Karrape irratira, Leitzara, egin dugu bisita gure laguna den Unai Zabaletarekin egoteko. Izenburua: Otsailaren 10eko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Euskalerria eta Xorroxin irratietara bisita eta U-12ko auziperatuak

Saio hau Euskalerria irratia eta Xorroxin irratia bisitatzen hasi dugu . Lehendabizikoek, Euskalerria irratikoek alegia, enplazamendu berri batetik gainera. Bertatik Haritz Pascualek eta Julen Zelaietak besteak beste pasa dizkigute bertako kronikak. Bukatzeko, Urriak 12ko ekimenagatik auziperatutako Ane izan dugu gurean euren zitazioen eta ekimen beraren nondik norakoak azaltzen. Izenburua: Otsailaren 8ko saioa Iraupena: 2:35 ordu […]