Egun On, Auñamendi! Katalunia eta Karrape irratira bisita

Ikusita Kataluniako egoerak iraulketa bat izan duela gure laguna den Joan Tornesekin egotera joan gara bertako azken berriak ekar zitzan. Ondoren, Leitzara jo dugu Unai Zabaletaren ahotik bertako kronika jasotzera. Izenburua: Maiatzaren 19ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Kataluniako gobernu eraketaren aurretiazko egoera Joan Tornes lagunarekin

Catalunyan ostegun honetan izanen dute Govern berria ERCk eta JxCatek akordioa erdietsi ostean, CUPek egindako bitartekari lanei esker. Kataluniaz solasteko beti joaten gara Joan Tornesekin hitz egitera berak ikuspegi orokorrago bat ematen baitigu, kataluniako jende soilarena alegia. Berarekin errepasatu ditugu azken berriak honen inguruan eta baita etorkizuna nola aurreikusten duen komentatu.     Joan Tornes […]

Egun On, Auñamendi! Kataluniako hauteskundeak eta Mintzakide egitasmoa

Gaur Katalunia aldera egin dugu salto Joan Tornés lagunarekin batera hauteskundeen analisia egiteko. Ondoren, Idoia Zabaltza izan dugu Mintzakide egitasmoaz solasean. Izenburua: Otsailaren 18ko saioa Iraupena: 2:45 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Kataluniako hauteskundeak eta hauen ondorena

Igande honetan eman ziren Kataluniako hauteskundeak. PSCk lortu zuen botoetan irabaztea baina alderdi independentisten batasunak nabarmenki irabazi zituen hauteskundeak. ERC izan zen bigarrena eta Junts Per Catalunya hirugarrena. Hauteskunde eta honen ostekoa ere Abaurrepeako bizilagun izandako Joan Tornés lagunarekin landu dugu. Joan Tornés Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Manex eta Zekorra eta Kataluniako hauteskundeak Hala Bedin

Gaurkoa Xanti Begiristain lagunaren kolaborazioarekin hasi dugu. Oraingo honetan Manexen 55. istorioa kontatu digu, Manex eta Zekorra izenburua duena. Bukatzeko, Hala Bedi irratiko lagunek La Directako David Bouri kataluniako hauteskundeen inguruko eginiko elkarrizketa ekarri dugu. Izenburua: Otsailaren 11ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egunon Auñamendi! Irulegi irratiko albisteak, Interneteko zentsura molde berriak eta Manexen istorioa

Elurra dela, hauteskundeak direla, egunero albiste eta egoera berriak bizi ditugu. Eguraldiaz hizketan aritu gara, eta Irulegiko irratiak albisteak igorri dizkigu Donibane Garazitik. Iker Bizkarguenaga kazetariarekin Pedro Sanchezen eskutik, Interneteko guneak eta sare sozialak zentsuratzeko hartu dituzten ebazpen berriak aztertu ditugu, panorama digitalaren azterketa eginez. Xanti Begiristainek Manex eta errege magoen istorioa ekarri digu. Izenburua: […]

Joan Tornés Kataluniarako bidean elkartasunez

Abaurrepeako bizilaguna da Joan Tornes katalana. Eta Kataluniara bidean harrapatu du Irati irratiak. Errepide bazterretik gaurko sententzia izan du hizpide eta Katalunian emango den erantzuna aurreratu du. Datozen egunetan ere zuzenean arituko da Irati irratian. Joan Tornes Irati irratian sententziari buruz.

Egunon Auñamendi! Piriniotik Kataluniara begira

Katalunia hizpide gaurkoan, bertako agintari eta lider independentistek 100 urteko kartzela zigorra jaso duten egunean. Xorroxin eta Euskalerria irratiko albisteak eta berriak jaso baditugu ere, Katalunian goizeko lehen ordutik gertatzen ari zena landu dugu irratsaioan. Aezkoatik Kataluniara bidean harrapatu dugu Joan Abaurrepeako laguna ere. Izenburua: Urriaren 14ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko