Egun On, Auñamendi! Katalunia eta Karrape irratira bisita

Ikusita Kataluniako egoerak iraulketa bat izan duela gure laguna den Joan Tornesekin egotera joan gara bertako azken berriak ekar zitzan. Ondoren, Leitzara jo dugu Unai Zabaletaren ahotik bertako kronika jasotzera. Izenburua: Maiatzaren 19ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Kataluniako gobernu eraketaren aurretiazko egoera Joan Tornes lagunarekin

Catalunyan ostegun honetan izanen dute Govern berria ERCk eta JxCatek akordioa erdietsi ostean, CUPek egindako bitartekari lanei esker. Kataluniaz solasteko beti joaten gara Joan Tornesekin hitz egitera berak ikuspegi orokorrago bat ematen baitigu, kataluniako jende soilarena alegia. Berarekin errepasatu ditugu azken berriak honen inguruan eta baita etorkizuna nola aurreikusten duen komentatu.     Joan Tornes […]

Egun On, Auñamendi! Kataluniako hauteskundeak eta Mintzakide egitasmoa

Gaur Katalunia aldera egin dugu salto Joan Tornés lagunarekin batera hauteskundeen analisia egiteko. Ondoren, Idoia Zabaltza izan dugu Mintzakide egitasmoaz solasean. Izenburua: Otsailaren 18ko saioa Iraupena: 2:45 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Kataluniako hauteskundeak eta hauen ondorena

Igande honetan eman ziren Kataluniako hauteskundeak. PSCk lortu zuen botoetan irabaztea baina alderdi independentisten batasunak nabarmenki irabazi zituen hauteskundeak. ERC izan zen bigarrena eta Junts Per Catalunya hirugarrena. Hauteskunde eta honen ostekoa ere Abaurrepeako bizilagun izandako Joan Tornés lagunarekin landu dugu. Joan Tornés Irati irratian

Egunon Auñamendi! Mugikor eta pantailei pause eta Kataluniari adi adi

Kataluniako albisteak, eguraldia eta Aralar irratiko kontuak Lekunberriko jaien biharamunarekin. Amaia Ubauk Garraldako eskolan emango duten tailerraren berri eman digu eta gero Kataluniara jo dugu, Irati irratiko korrespontsal lana egiten ari den Joan Tornés lagunarengana.   Izenburua: Urriaren 15eko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Joan Tornés Kataluniarako bidean elkartasunez

Abaurrepeako bizilaguna da Joan Tornes katalana. Eta Kataluniara bidean harrapatu du Irati irratiak. Errepide bazterretik gaurko sententzia izan du hizpide eta Katalunian emango den erantzuna aurreratu du. Datozen egunetan ere zuzenean arituko da Irati irratian. Joan Tornes Irati irratian sententziari buruz.