Egun On, Auñamendi! Auzperriko liburutegia, Ekoplanak eta Latinoamerika Hala Bedi irratian

Gaurkoa Auzperriko Liburutegian hasi dugu, Mari Mar Agosen ahotsetik azken berriak jasotzeko. Ondoren, NNPEK elkartera jo dugu abian jarri duten Ekoplanak egitasmoa ezagutzera Kattalin Barberren laguntzarekin. Bukatzeko, Hala Bedi irratiak Fakun Aznarezi eginiko elkarrizketa eduki dugu Latinoamerikako egoeraz jabetzeko. Izenburua: Azaroaren 18ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Elikagai ekologikoak bertatik bertara ezagutzeko dinamika abian

NNPEK elkarteak abian jarri duen egitasmoa dugu Ekoplanak deritzonak. Nafarroa osoan zehar 12 plan desberdin antolatu dituzte elikagai ekologikoak tokian toki ezagutu ditzagun. Horretarako gida bat argitaratu dute plan ezberdinekin eta honen inguruan solastu gara Kattalin Barber lagunarekin. Ekoplanen inguruko informazio guztia CPAEN_NNPEK webgunean   Kattalin Barber Irati irratian