Ekologikotasun ziurtagiriaren pribatizazioaz arduratuta elkarretaratzea egin dute zenbait elkartek Iruñean

Nafarroan elikagai ekologikoen kontrolaz eta euren ziurtagirietaz arduratzen den Nafarroako Nekazaritzako Produktu Ekologikoen Kontseiluak beste askoren artean elkarretaratzea burutu zuen atzokoan. Ziurtagiriaren emate prozesuaren pribatizazioaren susmoak mugiarazi zituen horretara eta gaurkoan honen inguruan solasten bertako kidea den David Ruiz izan dugu gurean.        David Ruiz Irati Irratian:

Asteburuan Noainen izanen da VII. azoka ekologikoa

Ostiralean hasiko da Noaingo Zentzumenen parkean Nafarroako Nekazal Produktu Ekologikoen Kontseiluak antolatutako VII. azoka ekologikoa. 30 ekoizle izanen dira bertan, baina ez hori bakarrik, tailerrak, mahai-inguruak, hitzaldiak, kale-animazioa,… ere izanen ditugu. Honetaz solasteko NNPEK-ko Kattalin Barber izan dugu gurean gaurkoan. Informazioa eta egitaraua NNPEKren webgunean   Kattalin Barber Irati Irratian:  

Egun On, Auñamendi! Auzperriko liburutegia, Ekoplanak eta Latinoamerika Hala Bedi irratian

Gaurkoa Auzperriko Liburutegian hasi dugu, Mari Mar Agosen ahotsetik azken berriak jasotzeko. Ondoren, NNPEK elkartera jo dugu abian jarri duten Ekoplanak egitasmoa ezagutzera Kattalin Barberren laguntzarekin. Bukatzeko, Hala Bedi irratiak Fakun Aznarezi eginiko elkarrizketa eduki dugu Latinoamerikako egoeraz jabetzeko. Izenburua: Azaroaren 18ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Elikagai ekologikoak bertatik bertara ezagutzeko dinamika abian

NNPEK elkarteak abian jarri duen egitasmoa dugu Ekoplanak deritzonak. Nafarroa osoan zehar 12 plan desberdin antolatu dituzte elikagai ekologikoak tokian toki ezagutu ditzagun. Horretarako gida bat argitaratu dute plan ezberdinekin eta honen inguruan solastu gara Kattalin Barber lagunarekin. Ekoplanen inguruko informazio guztia CPAEN_NNPEK webgunean   Kattalin Barber Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Pirimakume, Ekomerkatua eta Erronkariko konexioa

Gaurko saioan online bidezko elkarrizketa bikoitza estreinatu dugu Pirimakume asanbladaz solasteko Leire Remiro eta Silvia Calvorekin. Ondoren, NNPEK-ko Ekomerkatua ezagutzera joan gara Kattalin Barberrek lagunduta. Bukatzeko Juan Pito bentako Julian Gabasen laguntzarekin jaso ditugu Erronkaribarko berriak. Izenburua: Otsailaren 5eko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

NNPEK-ak lehendakari berria estreinatu eta EKOmerkatua ekarriko du larunbatean

Produktore ekologikoen kontseilua dugu NNPEK. Inolako gehigarririk gabe sortu edo landutako produktoen zilegitatzerako erakundea eta aste honetan euren lehendakaritzan aldaketa izan du, Edorta Lezaunek Miren Otxotorenaren esku utzi baitu kargua. Gainera, otsaileko lehen asteburua izanik EKOmerkatua antolatu dute Iruñeko Geltokin. Hau guztiaz solasteko Kattalin Barberrekin izan gara gaurkoan. Kattalin Barber Irati irratian