Osasun arloko langileek Gazan su-etena ezartzeko aldarriarekin bat egin dute
Atzo 12etan zuten hitzordua eta Pirinioetako Osasun arloko langileek bat egin zuten Gazan su etena ezartzeko aldarriarekin. Kontsultategietako ateetan elkarretaratzeak eginez egin zuten bat horrekin Izaban, Ezkarozen eta Auritzen. Bertan ere aldarrikatu zuten amaitu daitezela eurak bezala besteen bizitzak salbatzeko lanean dihardutenei eginiko erasoak baita hospitale eta osasun eremuetara eginikoak ere.