Juan Larreta Larrearen eta garaiko maisu eta maistren lana gogora dakarren liburua aurkeztuko dute larunbatean Izaban
1881ean jaio zen Juan Larreta Larrea Izaban 1909tik 1921era maisu izandakoa. Izabatik aldaketa eskatu behar izan zuen bertako jauntxoen presioa zela eta, horrek Errioxara eraman zuen bere familia bidelagun zuelarik. Trevijana herrian egokitu ziren 1936ko altxamendua iritsi arte, zeinetan atxilotu eta exekutatu zuten gorritzat hartuta. Bizitzan konpromiso handiko pertsona izan zen eta garaiko maisu eta […]