Egun On, Auñamendi! LHL erronka, agroekologia Hala Bedin eta Erronkariko konexioa

Gaurkoa LHL erronka ezagutzen hasi dugu Saioa Mendiaren laguntzarekin. Ondoren, Hala bedi irratiko Aner Mimenzarekin agroekologiaren inguruko kolaborazioa ekarri dugu. Bukatzeko, Juan Pito Bentara joan gara Julian Gabasen ahotik Erronkaribarko kronika jasotzera. Izenburua: Maiatzaren 14ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Elkartasun erronka abiarazi dute Leitzako 6 familiak ekainaren 25erako

Unai Zabaletak komentatu zigun leitzar bi izanen direla erronka berezi bat aurrera aterako dutenak. Hala ere, erronka honen atzean 6 familia daude zeinak beraien herria hobetzeko elkartasun erronka abiarazi duten. Erronka hau Linzatik hasi eta Leitzaraino igaroko da kirol alorrean. 150km eta 6000metroko desnibela izanen du froga baina zati garrantzitsuena elkartasunaren alorra litzateke. Alor honetan […]

Egun on, Auñamendi! Aspanovas, #AgertxoPirata eta Aralar irratia

Gaurko saioa elkartasun ekimen baten berri ematen hasi dugu. Ekimenarekin saru baino lehen Andrea Calvoren eskutik Aspanovas elkartea ezagutzera joan gara. Ondoren, Aspanovasekin erlazioa duen proiektu edo erronka bat ezagutzera pasa gara Ander Txakartegiren laguntzarekin. Bukatzeko, Aralar irratira egin dugu bisita Martin Juanenaren kronika jasotzeko. Izenburua: Otsailaren 11ko saioa Iraupena: 2:40 ordu Klikatu hemen saioa […]

Aritz Ganboa artzaina Sakanatik Piriniora korrika gazta batekin

Urriaren 26an aterako da korrika Arruatzutik, bere herritik. 170 km eginen ditu eskualdez eskualde, mendirik mendi. Urriaren 27 goizean Erroibarretik, Aezkoa, Zaraitzu eta Erronkarin zehar Izabara heltzea du helburu. Irati irratian mintzatu gara Ariz Ganboa artzain eta korrikalariarekin.