Metamorfosis proiektuak partaide eta bolondres bila

Anerk elkartea da Metamorfosis proiektua dinamizatzen dabiltzanak eta haur eta nerabeei espazio eroso bat eman eta euren mezuak zabaltzeko erremintak ematea da beren helburua, betiere disziplina artistikoen bitartez.  Ikasturte emankorra izan dute eta mugarri dexente eduki dituzte, baina garrantzitsuena litzatekeena proiektua bera talde sendo eta erosoa bilakatu dutela parte-hartzaileen ikuspegitik. Bertan kutsu sozialdun mezuak landu […]

Egun On, Auñamendi! Aralar irratia, Translan proiektua eta Covid gakoak

Gaurko saioa Lekunberri bisitatzen hasi dugu Martin Juanenak Aralar irratitik euren kronika pasa zezan. Ondoren, Olatukoop elkarteko Beñat Irasuegi laguna izan dugu Translan proiektua aurkezten. Bukatzeko, Elhuyar fundazioko Covid gakoak berreskuratu ditugu, haurrak eta gaitza bateratzen duena. Izenburua: Abuztuaren 24ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Aralar irratia, Fracking Ez plataforma Naiz irratian eta Covid gakoak

Saio honetan Martin Juanenarekin izan gara Larraun -Lekunberri aldeko kronika jasotzen. Ondoren Naiz irratitik hartutako elkarrizketa ekarri dugu, Fracking Ez plataformako Iñigo Lezari eginikoa Bukatzeko Elhuyar fundazioko Covid gakoak izan ditugu pandemia honetan haurren izaeraren inguruan solasten. Izenburua: Apirilaren 20ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun on, Auñamendi! Aspanovas, #AgertxoPirata eta Aralar irratia

Gaurko saioa elkartasun ekimen baten berri ematen hasi dugu. Ekimenarekin saru baino lehen Andrea Calvoren eskutik Aspanovas elkartea ezagutzera joan gara. Ondoren, Aspanovasekin erlazioa duen proiektu edo erronka bat ezagutzera pasa gara Ander Txakartegiren laguntzarekin. Bukatzeko, Aralar irratira egin dugu bisita Martin Juanenaren kronika jasotzeko. Izenburua: Otsailaren 11ko saioa Iraupena: 2:40 ordu Klikatu hemen saioa […]