Egun On, Auñamendi! Makroukuiluak eta Arbonako okupazioa Naiz irratian

Gaurkoa makroukuiluean afera zela eta Esther Monterori eginiko elkarrizketa berreskuratu dugu, larunbatean honen inguruko mahai-ingurua eginen baita. Ondoren, Naiz irratiko lagunek Dominique Ameztoy Lurzaindiako kideari Arbonako lurren okupazioaren karietara eginiko elkarrizketa ekarri dugu gurera. Izenburua: Abuztuaren 16ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Makro-ukuiluen aferaz EHNEko Fermin Gorraizekin solasean

Nafarroako Auzitegi Gorenak Kaparrotzun ezarri nahi zen 7500 behi makro-ukuiluaren inguruko sententzia atera berri du. Egoera berri honek zer nolako eragina izanen duen abeltzaintza eredu desberdinengan ezagutu nahi izan dugu eta horretarako Fermin Gorraiz EHNE sindikatuko laguna izan dugu gurean. Fermin Gorraiz Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Julian Gabas, makro-ukuiluen afera

Gaurko saioa lagun zahar bat bisitatzen hasi dugu, Erronkariko Juan Pito bentara joan baikara Julian Gabasekin egotera. Ondoren, EHNE sindikatuko Fermin Gorraizekin izan gara makro-ukuiluen inguruko sententziaz elekatzen. Izenburua: Ekainaren 26ko saioa Iraupena: 2:40 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko