Maila altuko bertso afaria izanen da ostiralean Erron

Maialen Lujanbio eta Julio Soto bertsolariak izanen dira aurten Erron ospatuko den Bertso-afariaren protagonistak. Pirinioko Bertso Eskolak antolatutako ekimena jendeari bertsolaritza gerturatzea du helburu eta bide batez euren jarduna kalera atera ere. 4 urte daramazkite Bertso afaria antolatzen eta errotze handiko ekimena bilakatu da, zeinetan 60 bat bertsozale batu izan diren urtero bertsoetaz eta une […]

Pirinioko bertso eskola kide berrien bila izen emate kanpaina abian

Bertsoa eta Pirinioa batzen dituen Pirinioko Bertso eskola izen emate kanpaina betean dugu. Iaz 5 lagunek hartzen zuten parte bertan eta horietariko 2k zonaldea utzi dute. Honezkero 3 lagun daude eta taldea osatzeko 4 izan behar. Urtero aritu dira bertso munduan aurrerapausuak ematen baton bat Nafarroako txapelketan lehiatzera iritsi izan da ere. Hori bera da […]

Larunbatean Leitzan igoko da taula gainera Fernando Ziganda Nafarroako Bertsolari Txapelketan

Lekunberriko aurre-kanporaketan egindako lan bikainak Nafarroako Bertsolari txapelketan aritzeko txartela eskuratzea ahalbidetu zion Fernando Ziganda Urdanpilletari. Pirinioetako Bertso Eskolan urteak eman ditu lanean bertsoak gustokoak zituelako baina esperientzia hau bizitzea otu zitzaion. Arduraz ikusten du bere parte-hartzea baina gozatzeko esperantzarekin, presiorik ez baitio bere buruari jarri nahi saio on bat egitea besterik. Gaur berarekin izan […]