Zubi bete ekimen izanen da Auritzen

Abuztuaren 15aren karietara izanen den zubia ekimenez beterik dator Auritzera, tradizio handiko bi ekimenekin. Alde batetik, abuztuaren 15ean Auritzeko udako feria ospatuko da, zeinetan bertako ekoizle eta artisauek euren produktuak jarriko dituzten salgai, baita bertan beren produktuak garatu ere. Azoka ez ezik zikiroa eta musika ez dira faltako giroa berotzeko. Bestetik, abuztuaren 16an La Cadena […]

12. urtez Garagardoa protagonista Agoitzen

Beste behin Agoitzeko Angiluerreka elkarteak Agoitzeko Garagardo Festa antolatu du. 12. edizioa da aurtengoa eta hasieratik arrakasta izan duen ekimena da. Elkartearen 25. urtemugaren harira hasi ziren eta gaurdaino heldu da. Aurten, festaren irekiera Agoitzeko Kostradaren Kofrediak eta Erraldoien Konpartsak eginen dute, 10 eta 50 urte betetzen baitituzte hurrenez hurren. Garagardoa ez ezik musika ez […]

Egun On, Auñamendi! Nire herriak irakurtzen du eta Agoitzeko Garagardo Festa

Gaurkoa Auzperriko Liburutegian hasi dugu, Mari MAr Agos liburuzainaren laguntzarekin. Ondoren, Agoitzera jo dugu Aritz Ugalderen eskutik Agoitzeko Garagardo Festa ezagutzera. Izenburua: Uztailaren 21eko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jeisteko

Bi urteren ostean garagardo egarriz daude Agoitzen

Egarria ezin amatatu ibili dira bi urtez baina bueltan da Angiluerreka elkarteak antolatzen duen Garagardo Festa. Larunbata honetan izanen da eta bonoen salmenta ziztu bizian joan da, gaurdanik Angiluerrekan eskuratu daitezkeen arren. Ez hori bakarrik, Elurte taldea taula gainera bueltatuko da edizio berezi honetarako. Honetaz Angiluerrekako kide eta festaren antolatzaile den Aritz Ugalde izan dugu […]