Mi pueblo lee egitasmoaren balorazioa

Gaur berriz izan gara Mari Mar Agos gure liburuzain maitearekin. Asteburua intentsoa izan da Mi pueblo lee jaialdia artatu baitu Auzperriko herriak. Bertan Mavi Doñate idazlea izan genuen bertaratutakoekin hartu-eman estua izaten eta jende nahiko batu zela komentatu digu Mari Marrek. Mari Mar Irati irratian:

Egun On, Auñamendi! Mi pueblo lee-ren balorazioa eta Agoitzen euskarazko bi ekimen berri

Gaurko saioa bi kolaboraziorekin eman dugu. Lehenik, Auzperriko liburutegira jo dugu bertan MAri Mar Agos topatu dugularik. Berak, asteburuan izandako Mi Pueblo Lee-ren inguruko balorazioa egin digu. Ondoren, Idoia Zabaltza izan dugu Agoitzen izanen diren Mintzakide eta Irakurle taldeez mintzatzatzen. Izenburua: Abuztuaren 4ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jeisteko

Egun On, Auñamendi! Mi pueblo lee, Mezkiritzeko jaiak eta Erronkariko konexioa

Gaurkoa “Mi pueblo lee” literatu jaialdia ezagutzen hasi dugu bertako antolatzailea den Maribel Medinaren laguntzarekin. Ondoren, jaietako egutegia jarraiki Mezkiritzen hartu dugu tokia eta Bea Oktabioren laguntzaz bertako jaiei egin diegu errepasoa. Bukatzeko, ostiralero lez, Erronkari bisitatu dugu Julian Gabasen eskutik bertako berriak jasotzera. Izenburua: Uztailaren 29ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen […]

Literaturaz zipriztindu nahiean dator “Mi pueblo lee” jaialdia

Larunbat honetan iritsiko da “Mi Pueblo Lee” jaialdia Aurizberrira. Jaialdi honek Mavi Doñate idazle eta kazetaria ekarriko du gurera, literatura eta oro har idazleak landa eremuetara gerturatzea helburu duen jaialdi honen bitartez. Jaialdia hobeto ezagutzeko bertako antolatzailea den Maribel Medina izan dugu gurean. Informazio gehiago nahi izanez gero hemen duzue MI PUEBLO LEE webgunea   […]

Egun On, Auñamendi! Nire herriak irakurtzen du eta Agoitzeko Garagardo Festa

Gaurkoa Auzperriko Liburutegian hasi dugu, Mari MAr Agos liburuzainaren laguntzarekin. Ondoren, Agoitzera jo dugu Aritz Ugalderen eskutik Agoitzeko Garagardo Festa ezagutzera. Izenburua: Uztailaren 21eko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jeisteko

Ordutegia eta Nire herriak irakurtzen du festibala

Gaur berriz izan gara Mari Mar Agos gure liburuzain maitearekin. Gaurkoan udako ordutegia bergogoratu digu eta uztailaren 30ean izanen den “Mi pueblo lee” festibalaz solastu zaigu, zeinetan Mavi Doñate idazle eta kazetaria izanen dugun Auzperrin irakurleekin momentuak partekatzen. Mari Mar Irati irratian:

Ordutegia eta Nire Herriak Irakurtzen du ekimena

Gaur bueltatu gara Auzperriko Liburutegira Mari Mar Agosekin egotera. Lehendabizi, ordutegiaren inguruko ohartarazpena egin digu, ekainaren 15ean udako ordutegia hasiko dela alegia. Bigarrenik “Mi Pueblo Lee” ekimena aurkeztu digu zeina Auzperri aukeratu duten euren ekimenetako bat egiteko. Mari Mar Agos Irati irratian