Egun On, Auñamendi! Kasilda bukatzen ez den sua eta Hezkuntza garraiorako arazoa

Gaurkoa Goitibera antzerki konpainiaren Kasilda, bukatzen ez den sua antzezlana ezagutzen aritu gara bertako kidea den Saioa Iribarrenen eskutik. Ondoren, hezkuntza garraioaren inguruko arazoaren azken berriak jaso ditugu Sonia Iriarte gurasoaren ahotsetik. Izenburua: Abuztuaren 29ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jeisteko

Kudea Go! Mugikortasun kolektiboa Piriniora dator

Gaurkoan jarri da martxan zerbitzu berri bat Nafar Piriniotan. Basaburuan abian jarritako aplikazio bat da, garraio pribatua kolektibizatzeko eta naturan dugun inpaktua gutxitzeko helburu. Honen sustatzailea Patxi Miranda dugu eta berarekin batera errepasatu dugu zertan datzan aplikazio berri honen nondik norakoak. Informazio gehiago: https://kudeaservicios.com/?lang=eu Patxi Miranda Irati irratian

Murrizketak Garraldako eskolarako garraioan

Astelehenean izan genuen arazo honen berri. Aurten Nafar Gobernuko Hezkuntza departamentuak bi lineatan kokatu du Garraldako eskolako garraioa. Horrek suposatuko lukeena aztoratu ditu bertako gurasoak. Honetaz solasteko Patxi Encajerekin izan gara bera baitago arazo honi konponbidea ateratzeko lanean. Berak adierazi diguna da, edozerren gainetik haurren ongizate eta segurtasuna dagoela eta ideia horrekin lanean daudela. Patxi […]

Egun On, Auñamendi! Gure Esku Dagoren argi ekimena, Auzperriko liburutegia eta Garraldako eskolako garraio arazoak

Gaurko saioa Gure Esku Dagok, Llum i Llibertat eta ANCrekin batera eginen duen ekimena ezagutzen hasi dugu Jexux Olaziregiren laguntzarekin. Ondoren Auzperriko liburutegian izan gara Mari Mar Agosen eskutik bertako nobedadeak ezagutzen. Bukatzeko, Garraldako eskolaren baitan garraioaren inguruan sortutako arazoa ezagutu dugu Patxi Encajeren ahotik. Izenburua: Irailaren 3ko saioa Iraupena: 2:45 ordu Klikatu hemen saioa […]