Larunbata honetan izanen dira Garraldako Futbito txapelketako finalak eta gaupasa

Urrian hasita eta larunbata honetara arte iraunen du aurtengo Garraldako Futbito txapelketa. Gizonezkoen txapelketan 16 talde hasi eta segituan 14 talde geratu ziren lehian. Emakumezkoen txapelketan aldiz iazko kopuru bera mantendu dute 7 talde izan baitira lehiatzen. Lehiak amaiera izanen du larunbata honetako finalean eta fase erregularrean lehendabiziko bi taldeak bi txapelketetan izanen dira finalean. […]

Garraldako futbito txapelketa, 30 urte eta sasoi betean

Hala ematen du bai, 30 urte hauetan gora-beherak bizi arren osasuntsu darrai Garraldako Futbito Txapelketa. Gizonezkoen txapelketak 30 urte badituen arren, emakumezkoena 15 urte beteko ditu aurten baina pasio berarekin bizitzen dira bi lehiaketak. Zonaldeko elkargune bilakatu ohi dute partiduek Garraldako pista eta hala espero da izatea larunbata honetan ere, finalak eta gaupasa ospatzen baitira. […]

Egun On, Auñamendi! Zaraitzuko lurrikara multzoa, Foru hobekuntzaren dokumentala, Agoitzeko ikerketa soziolinguistikoa eta Garraldako futbito txapelketa

Gaurkoa Zaraitzun ematen ari diren lurrikaren multzoaz solasten hasi dugu Antonio Aretxabala geologoarekin. Ondoren, Foru Hobekuntza garaietan emandako joku zikinaren inguruan solastu gara Mikel Soto hauxe bera lantzen duen dokumentalaren gidoilariarekin. Hau amaituta, Idoia Zabaltza izan dugu Agoitzen izandako ikerketa soziolinguistikoaren nondik norakoak azaltzen. Bukatzeko, Garraldako futbito txapelketa errepasatu dugu Oscar Andueza lagunarekin batera. Izenburua: […]