Egun On, Auñamendi! Irati bizirik plataforma, Karrape irratia eta Zalduako indusketa lanak

Gaurko saioa Agoitzen hasi dugu. Bertan Irati Bizirik plataformako kidea den Iñaki Itoizekin izan gara Gamesa Agoitzen ingurukoetaz mintzatzen.  Ondoren, Karrape irratira jo dugu Unai Zabaletarengandik bertako kronika jasotzera. Bukatzeko, Aranzadi zientzia elkarteko kidea den Oihane Mendizabal izan dugu Zalduako indusketen inguruko berriak ekartzen. Izenburua: Uztailaren 22ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Zalduako indusketa lanak bisitatzeko aukera asteburu honetan

Agoitz eta Leitzatik pasa eta gero Zalduako indusketa lanetara igaro gara. Bertan Aranzadi zientzia elkarteko kidea den Oihane Mendizabal topatu dugu eta bere laguntzarekin errepasatu egin dugu indusketa eremuaren azken nobedadeak. Horietariko bat asteburu honetan izanen diren bisita gidatuak izan ditugu hizketagai. Bisita gidaturako txartela lortzeko: https://bibe.me/event/1639571/entradas-ZALDUA-Bisita-gidatua-%28Euskaraz%29-Posta-Kodea%3A-31.640-%28Auritz-Burguete%29-Auritz-Burguete Oihane Irati irratian

Egunon Auñamendi!
Zalduako indusketan aurkitutakoak Aranzadi elkarteko Oihane Mendizabalekin

Aranzadi zientzia elkarteko Oihane Mendizabal Irati irratian aritu da Auritzen den Zaldua eremuan azken urteotan egindako indusketan aurkitutakoen berri ematen. Elkarrizketa interesgarria izan da, eta historia ezagutzeko pasarteak kontatu dizkigu. 2020ko udan Auritz eta Aurizberri arteko eremuan egingo den auzolandegira gonbidatu ditu Pirinioko herritarrak Oihane Mendizabalek. Oihane Mendizabal (Aranzadi) arkeologa Irati irratian