Artziko indusketa lanek termetako labeak utzi ditu agerian

Aurkikuntza zirraragarriak egiten ari dira Artzin. Horretarako 15 bat lagunek sortutako ekipoak lanean jardun du aurten eta Termetako eraikina guztiz perimetratu dute. Ez hori bakarrik bertan egondako labeak azaleratu dituzte. Hau guztia azaltzeko larunbatean bisita gidatuak antolatu ditu Aranzadi Zientzia Elkarteak . Hau guztiaren inguruan, ohikoa den moduan, Oihane Mendizabalekin solastu gara. Bisita gidatuak euskarazko […]

Egun On, Auñamendi! Iruñeko hilerrian eta Artziko indusketa lanak

Saioa Xanti Begiristainen kolaborazioarekin hasi dugu. Gaurkoan Iruñeko Hilerrian idazkia ekarri digu, bertan gertatutako hizkuntz eskubide zapalketa salatzeko. Ondoren, Artzira egin dugu salto, larunbatean indusketa lanetara bisitak antolatu baititu Aranzadi Zientzia Elkarteak. Noski honen inguruan Oihane Mendizabalekin solastu gara. Izenburua: Abuztuaren 26ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Sugebizi proiektua eta Karrape irratia

Ostiralean amaituko da Sugebizi proiektua, Aranzadi Zientzia elkarteko Herpeteologia sailak aurrera eraman duena. Honen inguruan Ane Fernandezekin izan gara solasean. Bukatzeko, Karrape irratira egin dugu bisita, Unai Zabaleta lagunaren ahotik Leitzaldeko kronika jasotzeko. Izenburua: Uztailaren 14ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Aranzadi elkarteko indusketa kanpaina

Gaurkoan indusketa kanpainaren inguruan aritu gara Aranzadi Zientzia elkarteko bi kiderekin. Alde batetik, Oihane Mendizabal izan dugu kanpainaren nondik norakoak azaltzen bera Artzi eta Zalduako indusketen zuzendari lanak egiten baititu. Bestetik, Eder Martinez izan dugu Zalduako indusketa lanetan bizitakoak kontatzen. Izenburua: Ekainaren 2ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Beste normaltasun bat eta Artziko indusketa lanak

Ostegunetan kolaborazioak izaten ohi ditugu eta horietariko bat Xanti Begiristain Madotz laguna da. Gaurkoan berak euskaratutako Beste Normaltasun bat testua ekarri digu. Ondoren, Artzira jo dugu, bertako indusketa lanetatik Aranzadi zientzia elkarteko kidea den Oihane Mendizabal azken aurkikuntzen inguruan elekatu zaigularik. Izenburua: Abuztuaren 27ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Auzperriko liburutegia eta Altzoko Handia!

Saioa Auzperriko liburutegia bisitatzen hasi dugu. Bertatik aritu zaigu Mari Mar Agos liburuzainak. Berak kontatu dizkigu liburutegiko azken berriak. Ondoren, Naiz irratitik hartutako elkarrizketa bat hartu dugu, Altzoko Handiaren hezurduraren aurkikuntzaren harira, Aranzadi Zientzia elkarteko kidea den Lourdes Errastiri eginikoa. Izenburua: Abuztuaren 20ko saioa Iraupena: 2:45 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

“Bazirudien Nafarroako historia idatzita zegoela, baina arkeologiak aldatu egingo du uste hori”

Oihane Mendizabal Aranzadi zientzia elkarteko arkeologoaren adierazpenak dira, Irati irratian egin dituenak. Irailaren 28an Artzibarren egingo duten arkeologia tailerrari buruz hizketan hasi eta arkeologian apur bat sakondu eta Nafarroako eta Euskal Herriko historiari egiten ari diren ekarpenaz mintzatu da Oihane. Aranzadi elkarteko Oihane Mendizabal entzun nahi baduzu.