Kattalingune, aniztasunaren inguruko artatze eta arreta zerbitzua

Ostiral honetan aurkeztuko dute Kattalingune Izaban. Ez hori bakarrik sexu eta genero aniztasunaren inguruko bi laburmetrai eskainiko dituzte eta baita ostean solasaldia ere. Zerbitzuaz eta aurkezpenaz solasteko Itxaso Torregrosa bertako langilea izan dugu gurean. Itxaso Torregrosa Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Kattalingune zerbitzua eta Karrape irratia

Gaur Kattalingune zerbitzua ezagutzen hasi dugu saioa, bertako langilea den Itxaso Torregrosaren laguntzaz. Ondoren, Leitzara egin dugu salto Karrape irratira jotzeko eta bertatik aritu zaigu Unai Zabaleta lankideak. Izenburua: Irailaren 16ko saioa Iraupena: 2:25 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko