Egun On, Auñamendi! Berdinen arteko jazarpena, Burgi Kultur eta Erronkariko konexioa

Ostiral honetako saioa Berdinen arteko jazarpenaz solasten hasi dugu Pili Miqueorekin. Ondoren, Erronkari joan gara, Burgin lehendabizi Kultur Burgi egitasmoa ezagutzera Ainhoa Elizalderen eskutik eta bigarrenik Juan Pito Bentara Julian Gabasen ahotik Erronkaribarko kronika jasotzera. Izenburua: Apirilaren 30eko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Azoka batek emanen dio hasiera Kultur Burgi 2021 egitasmoari

Burgiko herritarrei kolaborazio eskakizun batekin hasi zen Kultur Burgi egitasmoa forma hartzen. Udaletik sortutako iniziatibak hainbat lagunen proposamenak artatu zituen. Hauei forma eman eta programazioa osatu zuten, zeina lehen hitzordua maiatzaren 1ean izanen den Napar Bideak elkartearekin batera antolatutako azoka izanen duen. Hori gutxi balitz arratsaldeko 19etan Ekilibrio dokumentalaren proiekzioa burutuko dute Burgiko udaletxeko aretoan.Honetaz […]