Azaro amaierako ekitaldiak eta abendu intentsoa Aurizberriko liburutegian

Azaro amaiera bete ekimenez ibiliko da Aurizberriko Liburutegia euskarazko irakurle kluba dela edota Baziren Behin zortzi liburutegi egitasmoa dela. Abendu hasiera itxita izanen da baina gerora ekimenen bat edo beste aurreikusita dute bertan. Hau eta gehio kontatu digu Mari Mar Agos liburuzainak. Aprobetxatu dugu ere berak eta Roberrek ekoitzitako Bihotzekoa ardi-gaztak World Cheese Awards sarietan […]

Literatur solasaldiak, liburutegiaren eguna eta Baziren Behin Zortzi liburutegi ekimena Aurizberriko Liburutegian

Bi astetan behin dugun bisita izan dugu Mari Mar Agosekin. Gaur gainera Liburutegien nazioarteko eguna izanik egun berezia da Aurizberriko liburutegian eta aste osoan zenbait ekimen dituzte antolaturik. Lehena asteartean izandako euskarazko literatur solasaldia (Irakurle taldea) Ene Herri Txikia liburuaren inguruan eta ostiralean izanen den Baziren Behin 8 liburutegi, zeinetan La Maleta ipuina landu eginen […]

Maite Sota Virtok “Locura” eleberri beltza aurkeztuko du ostiralean Erronkariko Liburutegian

Helduentzat bideratutako bere 4. eleberria dugu “Locura”, Pamiela Argitaletxearekin editatutakoa gainera. Hala ere, bere idazle ibilbidean zehar zenbait erregistro landu ditu, poesia, gazteendako nobela,… eta baita ere astia izan du hainbat komunikabiderekin kolaborazioak egiteko Haur osasunaren inguruan, bere lanaz pediatra baita. Ez hori bakarrik, gaur egun Errotxapeako Ezkaba aldizkariko erredaktorea dugu eta jakina harrigarria bada […]

Ordutegia eta Nire herriak irakurtzen du festibala

Gaur berriz izan gara Mari Mar Agos gure liburuzain maitearekin. Gaurkoan udako ordutegia bergogoratu digu eta uztailaren 30ean izanen den “Mi pueblo lee” festibalaz solastu zaigu, zeinetan Mavi Doñate idazle eta kazetaria izanen dugun Auzperrin irakurleekin momentuak partekatzen. Mari Mar Irati irratian:

Hazidun liburutegiak

Gaur Auzperriko liburutegira itzuli gara Mari Mar Agos liburuzain eta artzainarekin egotera. Bertatik egitasmo berri bat ekarri dugu zeina Auzperriko liburutegian izanen dugun hemendik aurrera. Hazidun liburutegiak egitasmoa litzateke Nafarroan 25 bat liburutegik parte hartuko duten ekimena izanik.   Mari Mar Agos Irati irratian

Auzperriko liburutegiko berriak: Irakurle taldea, Liburu aurkezpena, neurri eta ordutegi berria

Gaur Auzperriko liburutegira bisitatzea egokitu zaigu. Gaurkoan Mari Mar Agosek azken berriak ekarri dizkigu. Irakurle taldearekin hasi eta ondoren gehitu digu Charo Begué izanen dela ekainaren 4an bere azken liburua aurkezten.Edukiera ere zabaldu egin da liburutegian eta gaineratu digu ekainaren 15ean hasiko dela udako ordutegia (goizez). Marimar liburuzaina Irati irratian

Egun On, Auñamendi!Maria Moliner saria eta liburutegia eta Euskarazko jarduerak eta HitzTripuak

Gaurko saioa Auzperriko liburutegian hasi dugu, Mari Mar Agosekin batera. Zoriondu dugu bere proiektu batek Maria Moliner saria jaso baitu. Bukatzeko, Idoia Zabaltzarekin izan gara gaurkoan Hitztripuak testua ekarri digu eta baita etorkizun hurbilean zonaldean diren euskararen inguruko jarduerak azaldu ere. Izenburua: Azaroaren 26ko saioa Iraupena: 2:45 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Euskarazko irakurle taldea Auzperriko liburutegian

Gaur ere Mari Mar Agos liburuzainarekin izan gara. Gaurkoan, irakurle talde bat sortzearen proiektuaz aritu zaigu. Euskarazko irakurle talde hori, Mikel Antza idazleak koordinatuko du eta hilean behin elkartuko da irakurgaiaz solasteko. Izena emateko liburutegitik pasa edo deitu besterik ez duzue egin behar. Marimar liburuzaina Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Asteko abisuak eta Jose Ignacio Ubauren zerrenda

Gaur, aste hasiera zenez hainbat jakinarazpen eman ditugu, liburutegikoak eta Astean Behin jolasekoak. Bukatzeko, Jose Ignacio Ubauk egindako zerrenda berreskuratu dugu eguna alai zezan. Izenburua: Ekainaren 15eko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko